Argitalpenaren data: Mar 15, 2017 11:41:39 AM
Lehengo astean Kolonbiako mendi galduetako Nasa komunitateko indigena bat izan genuen gurekin, haien bizimodu zaharra, gatazka militarraren konponketa eta programa berrizaleen ezarpena azaltzera. Graziarekin eta imintzioka, argi utzi zigun gerrilaren habia izan zela Tolima delako eskualde hura, eta gobernuaren eraso bortitzen aurrean gerrilarekin haiek duela 20 urte egin zutela ituna, eta gobernuarekin bakea. Baita, kabildoez eta Zaharren Biltzarraz komunitate autogestionatua direla eta, beraz, legeak eta zigorrak haien iniziatiba direla. Gainera, emakumearentzat programa bereziak dituztela berdintasunean eta heziketan aurrera egiteko. Pozik eta bizitzeko gogoz ikusi genuen, euskaldunontzat opari, duela gutxi hango gazteek gureei ekarritako oparien ildo beretik. Adi, hurrengoan guri joatea tokatzen zaigula!