Argitalpenaren data: Jan 22, 2016 9:31:44 PM
Euskadin, urtarrilaren 25etik otsailaren 5era, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, aurrematrikula egiteko epea irekiko da. Hori dela eta, ATE IREKIKO EGUNA antolatu dugu KOLDO MITXELENA institutuan instalakuntzak ezagutzeko eta INFORMAZIO BILERAK Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren berri emateko. Ekintza hau, Lehen Hezkuntzako 6.mailako gurasoentzat antolatuta dago. Bileraren eguna, ordua eta lekua: Gaztelaniaz: Urtarrilaren 18an, astelehena, 17:30etan. Euskaraz: Urtarrilaren 18an, astelehena, 17:30etan.
Bilerak KOLDO MITXELENA INSTITUTUAn izango dira (Behenafarroakalea z/g, Iparralde Gizarte etxearen ondoan).
Bilera ostean ikastetxeko bisita egingo dugu.