Webgune honen helburua
KOLDO MITXELENA institutuan IKTen inguruan egiten denaren 
zenbait informazio partekatzea da.
................................................................................................

KOLDO MITXELENA Institutuan aspalditik izan dugu IKTak hezkuntza jardunean nahiz kudeaketan erabiltzen joateko helburua. Kudeaketa alorrean IKTen erabilerak lana eraginkorragoa izaten laguntzen duela, eta, IKT baliabideek hezkuntza jarduera asko aberastu dezaketela pentsatzen dugu. Horrez gain, ikasleak gaur egungo mundu digitalera prestatu behar ditugu eta gaitasun batzuk eskaini behar dizkiegu.

Xedeak
1997-1998 ikasturtean eskola komunitate guztiaren artean ortutako Hezkuntza Proiektuan, zehaztutako printzipio bat honako hau zen: "Gure ikastetxea komunikabide eta teknologi berrien erabileran trebatzen ahaleginduko da."

Printzipio hau jomuga izanik, IKTen inguruko xede hauek ditugu: 
  • Ikasleei gaur egungo gizarteak eskatzen dituen gaitasun digitalak eskuratzea.
  • IKTak Hezkuntza Proiektua arrakastaz aurrera eramateko tresna modura erabiltzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan zein ikastetxearen kudeaketa prozesuetan.

Guzti hau lortzeko xedearekin hiru proiektu izan dira mugarri:

  • 1999 - 2000 ikasturtean, barne ekimenez, "Ikastetxean teknologia berriak txertatzeko proiektua" martxan jartzearekin hasi ginen. 
  • 2007-2008 ikasturtean, Hezkuntza Sailak, IKT Ikastetxe Eredua proiektua abian jarri zuenean, teknologia berrien inguruan aurrera pausoak emateko aukera bat bezala ikusi genuen, eta deialdian sartu ginen hasieratik. 2011-2012 ikasturtean IKT Ikastetxe Eredua proiektuaren Oinarrizko Maila lortu genuen, eta 2013-2014 ikasturtean Maila Ertaina. 
  • 2015-2016 ikasturtean, SARE_HEZKUNTZA GELAN proiektua martxan jarri genuen, eta ikastetxeko jarduera didaktikoa digitalizatzeko bidean gaude.