ENPRESA HORNITZAILEA: TAMAR

EGUNEKO KUOTA 4,60 E

URTEKO KUOTA 175 egun x 4,60 = 805 E

HILEKO KUOTA: Bataz bestekoa egingo da.

ORDUTEGIA

Astelehena, asteartea, ostegunera: 13:00 – 15:00

Asteazkenean:13:00-14:30 2 urtekoak 13:00-14:00

Ostiraletan: 12:30 – 15:00

Denbora tarte horretan, bazkalkide guztiak bertako begiraleen zaintzapean egongo dira.

TXANDAK

1.txanda: HH osoa, 1.maila, 2. maila, 3.maila, 4. maila eta 5.maila.

Astelehenetik ostegunera: 13:00 - 14:00.

Ostiraletan: 12:30 – 13:30.

2.txanda: 6. maila eta DBH osoa.

DBH: astelehenetik ostiralera: 14:00 – 14:30

LH 6.maila: astelehenetik ostegunera 14:00 – 14:30

ostiraletan: 13:30 – 14:00.

ALERGIADUN BAZKALKIDEAK

Jankide guztiek menu bera jango dute. Menu edo dieta bereziak onartuko dira, janari-alergia edo antzeko arrazoirik dagoenean bakarrik, beti ere, medikuaren txosten ofizial batek hala gomendatzen duenean. Txosten horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: bai jankideak alergia, intolerantzia eta abar dien janariak zeintzuk diren, baita jankideak alergia edo intolerantzia dion janariren bat ustekabean hartuz gero erabili edo jarraitu beharreko protokoloa ere.

Beste alde batetik, osasun arazoak direla, noizbehinkako menu berezia behar izanez gero jantokiko arduraduna abisatu behar da. Menu garbia, beti da berdina: arroz zuria + oilasko egosia+jogurta .

Iraileko menuak

Oinarrizkoa

arrunta iraila.pdf

Zeliakoentzat

zeliakoiraila.pdf

Txerrikirik gabekoa

txerrrikirikgabekoiraila.pdf

Obololakteobegetarioanoa

begetariano iraila.pdf

Arauak

Jantoki zerbitzua borondatezkoa denez gero, mahaikide guztiak arauak betetzera behartuta daude. Hauek dira gutxienezko portaera arauak:

  • Jantoki orduan ere euskaraz!!!
  • Errespetuzko jarrera izango dute beti: langileekiko, begiraleekiko eta kideenganako. Jantoki barruan, hitz egiteko tonu bajua erabiliko dute gehiegizko zarata ekiditzeko.
  • Bazkaltzen ari diren bitartean, ezin dira altxatu. Jateko guztiak, besoa altxatuz, eta ez zarataka eskatuko dizkiete begiraleei.
  • Denetarik jan behar dute.
  • Bazkaltzen amaitu ondoren, erabilitako tresneria batuko dute. Janariarekin ezin da jolastu eta hala eginez gero, garbiketa lanetan lagundu beharko dute Jateko guztia, jantokian amaitu behar da. Ezin da janaririk kanpora atera.

Jantokian bazkalkidearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunak gurasoei jakinaraziko die. Portaera desegokia errepikatzen bada, arduradunak beharrezkotzat jotzen dituen erabakiak hartuko ditu, hala nola:

a) Bazkalkidearen guraso zein tutoreei sinatu beharreko oharra bidali.

b) Bazkalkidea egun baterako jantokitik kanpo utzi.

c) Bazkalkidea egun bat baino gehiagorako jantokitik kanpo utzi.

d) Bazkalkidea jantokian baja eman.

Egunen batetan zuen seme-alabak, jantoki orduan ikastolatik irten beharra badu, guraso-tutoreek beraien bila etorri behar duzue eta ohar baten bitartez tutorea eta jantokiko arduraduna informatu.