Agenda 21

Eskola Agenda 21 programa ikastetxearen kalitaterako eta iraunkortasunerako hezkuntza-programa bat da. Hezkuntza-komunitatearenpartaidetzan dago oinarrituta, ikasleriari aparteko protagonismoa emanaz eta udalerriaren garapen iraunkorrean lagunduz

Ikastola osorako proiektua da, eta gehien bat, ikasle nagusien ardura izango den arren estamentu guztiek (irakasle, ikasle, guraso, irakaskuntzaz kanpoko pertsonal eta abarrek) parte hartzeko gonbidatuta zaudete (zuen iradokizunak bidaliz, hitzaldietara etortzen…)

Proiektuak, “PLASTIKORIK GABE, ASKOZ HOBE ” gaia abiapuntutzat hartuta, fase hauek izango ditu:

1. Antolaketa eta sentsibilizazioa eta motibazioa.

2. Gaiaren inguruko DIAGNOSTIKOA

3. EKINTZA-PLANA. (diagnostiko horretatik, hobekuntza-helburu eta ebaluazio-adierazle batzuk sortuko dira)

4. Aukeratutako adierazleen araberako EBALUAZIOA.

5. KOMUNIKAZIOA

Era berean, proiektua garatu bitartean antolatzen diren udal-foroetan parte hartuko du ikastetxeak.

HELBURUAK:

· Ingurumenaren egoera aztertzea.

· Garapen jasangarriarekin bat datorren kudeaketa (ikastetxearena eta ingurunearena) bultzatzea.

· Erabakietan parte hartzea.

AURTEN: Adibidez,

plastikoren erabilpenaren murrizketa egin nahi dugu, zelan?

Honi buruzko hausnarketa egingo dugu.

Gure eragina ( gizakiarena )gai honetan.

Hobekuntza proposamenak

Plastikotan datozen elikagaiak eta edariak aukeratu ordez beste bide batzuk bultzatzea, gertuko eta sasoiko elikagaiak kontsumitzea, plastikozko botilen ordez beira edo aluminioz egindako botilak erabiltzea eta hondakinen kudeaketa egokia egitea ...