Helburuak 21

Eskola Agenda 21 programa ikastetxearen kalitaterako

eta iraunkortasunerako hezkuntza-programa bat da. Hezkuntza-komunitatearenpartaidetzan dago oinarrituta, ikasleriari aparteko protagonismoa emanaz eta udalerriaren garapen iraunkorrean lagunduz

Ikastola osorako proiektua da, baina aurten, ikasle nagusien ardura izango da.

Ingurumen Batzordea osatuko da. Estamentu guztiek osatuko dute irakasle, ikasle, guraso, irakaskuntzaz kanpoko pertsonal eta abarrek.

Proiektuan parte hartzeko gonbitea jasoko dute.

Proiektuak, “KLIMA ALDAKETAREN KONTRA, OSASUNA ZAINDUZ” gaia abiapuntutzat hartuta, fase hauek izango ditu:

1. Antolaketa eta sentsibilizazioa eta motibazioa.

2. Gaiaren inguruko DIAGNOSTIKOA (3 esparruetan):

3. EKINTZA-PLANA. (diagnostiko horretatik, hobekuntza-helburu eta ebaluazio-adierazle batzuk sortuko dira)

4. Aukeratutako adierazleen araberako EBALUAZIOA.

5. KOMUNIKAZIOA

Era berean, proiektua garatu bitartean antolatzen diren udal-foroetan parte hartuko du ikastetxeak.

HELBURUAK:

· Ingurumenaren egoera aztertzea.

· Garapen jasangarriarekin bat datorren kudeaketa (ikastetxearena eta ingurunearena) bultzatzea.

· Erabakietan parte hartzea.

AURTEN: Adibidez, Kontsumo eta elikadura jasangarria bultzatu nahi dugu, zelan?

  • Honi buruzko hausnarketa egingo dugu.
  • Gure eragina ( gizakiarena )gai honetan.
  • Hobekuntza proposamenak

Bidezko merkataritza bultzatzea, gertuko eta sasoiko elikagaiak kontsumitzea, ekologikoak eta freskoak, produktu birziklatuak eta birziklagarriak erostea, garraio jasangarria bultzatzea, hondakinen kudeaketa egokia egitea ...