Hezkuntza proiektua

Karmelo ikastola ikastetxe euskalduna da. Euskaraz bizitzea da gure identitate ikurra eta gure helburua guztion artean euskera benetako komunikazio hizkuntza izan dadila.

Hizkuntzarekin batera, ikasleek euskal kultura ezagutzea eta maitatzea nahi dugu.

Karmelo ikastolak kalitatezko irakaskuntza eta aurrerakoia eskeintzen du. Ikasleen garapen integrala da gure helburua: - Giza garapenerako heziketa: pertsonak osotasunean hartuz ikasleak giza balorez eta gaitasunez hornitu nahi ditugu.- Euskal garapenerako heziketa: ikasleak formazio euskaldunaz hezi nahi ditu ikastolak Euskal Herriko errealitate anitzean txertatuz.

- Elkarrekin bizitzeko heziketa: ikastolak pertsonen ideien eta portaeren aniztasunean hezi nahi ditu.

- Kooperaziorako heziketa: ikasleengan giza iharduera orotan jokabide kooperatiboak landu nahi ditugu.

- Kalitatezko heziketa: ikasketen haseratik amaierararte bakoitzaren egoerari egokitzen zaion pedagogian oinarritu eta sustatu nahi dugu.

Helburuak lortzeko, hanbait proiektu burutzen ditugu:

Hizkuntza Normalkuntza Proiektua_2018-2022.pdf