Ikastolaren abestia

Karmelo Ikastolako kanta.mp3

Agurra

Egunon.mp3

50.urteurreneko abestia

Karmelo Ikastola 50 urteurrena.mp3

Ikastola, gure eskola,

euskararen mezulari,

kantari gatoz gu, kantatzen diogu,

Santutxuko ikastolari.

Harriz-harri, buru belarri,

gurasoek eraikia,

geroztik Santutxun, ikasi ta entzun,

euskarak badu bere mundu txikia.

Gora ta behera ta gora behera,

Karmelo Ikastolan denok batera.

Gora ta behera ta gora behera,

Karmelo Ikastola beti aurrera.

Lan ta jolas, biak euskaraz

Argitxok sartu du gola.

Gela bakoitzean, gure bihotzean,

gora Karmelo Ikastola (Gora!)

Guk ikasi, guk aldarazi,

helburu mundu berria,

ikastolan hartu ta auzoan banatu,

pozik egiten dugu Euskal Herria.

Gora ta behera ta gora behera,

Karmelo Ikastolan denok batera.

Gora ta behera ta gora behera,

Karmelo Ikastola beti aurrera.

Musika, moldaketa, trikitrixa eta panderoa: Xabier Aburruzaga.

Hitzak: Iñaki Aurrekoetxea.

Ahotsak: Ikastolako umeak, ikasle ohiak (Ainhoa Basterra eta Nerea Zuloaga), Ikastolako irakasleak, guraso ohiak, Iñaki Aurrekoetxea («Egunon»)

Menendez eta Pelayo

Santutxu kaletik behera,

aldatza bajatzen dogu

armozuaren parera.

Kale kantoian Irati,

Xabi, Naia ta Joseba,

egunon, gaur be bagatoz

zer edo zer ikastera.

Sasoi bateko ametsa

egunetik egunera,

euskera biziko daben

neska-mutikoz bete da;

gaurko argazkia ez da

orduko argazki bera:

ametsa hazi egin da

ikastolagaz batera.

https://youtu.be/ubhS8jOs5SU

Euskarari bizitzen ez zioten uzten

euskaldunak argirik ez zuen ikusten

han ziren gurasoak geureari eusten

Santutxu euskaldun bat guri erakusten…

ametsaren sotoak, eraiki zituzten.

Irakasleen lanak, maitasunak

egin gaitu herritar ta eskoladunak.

gelako gidariak, etxeko lagunak…

Bi belaunaldi gara hori dakigunak,

ni Karmelokoa naiz harro diogunak.

BAGATOZ, BAGOAZ, GURE GEROA IRABAZTERA. BAGATOZ, BAGOAZ, EUSKERATIK TA EUSKERAZ!

Hona iritsi gara helburuz helburu,

gaur begiratoki da Larreagaburu.

Elkarlana izanik gure aseguru,

hezkuntzatik eginaz auzo eta mundu,

euskaraz bizitzea, horixe nahi dugu!

BAGATOZ, BAGOAZ, GURE GEROA IRABAZTERA. BAGATOZ, BAGOAZ, EUSKERATIK TA EUSKERAZ!

Hamar kuku egiten, hogei irrintzika,

Hogeita hamar gorriak berton ikusita.

Berrogei ametsetan, handiago nahi ta!

Orain berrogeita hamar dotore jantzita

ikastola berrian geroari deika!

ARO HURA GARA, AMETSEN TAUPADA

GEROA DATOR IKASTOLARA

AMETSEN TAUPADAZ, BAGATOZ BAGOAZ GEROA EUSKERATIK TA EUSKERAZ!

BAGATOZ, BAGOAZ, GURE GEROA IRABAZTERA…