Ikastola publiko, integral eta euskalduna Santutxun

Karmelo Ikastola Santutxu auzoan kokatuta dago. 1964 urtean sortu zen, Bilboko ikastola zaharrenetarikoa delarik. 50 urte baino gehiago daramatzagu Santutxu eta Bilboko haurrak euskalduntzen eta kalitatezko irakaskuntza euskaraz eskaintzen.

Gaur egun dugun eraikin berriak gure proiektu pedagogikoa baldintza onean eskaintzeko aukera ematen digu oso. Orain, ikastetxe integrala gara (IPI); Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza ditugu. Derrigorrezko irakaskuntza osora zabalduko da gure eskaintza.