Bizkaia aretoa

urriak 25

Urriaren 25ean UPV/EHU -ko Bizkaia aretora hurbildu ginen aurtengo gaia ITSASOA da eta erakusketan itsas animalien erreprodukzioak, itsas energia berriztagarrietarako gailuen maketak ikusi ahal izan genituen.

Ondoren Abandoibarratik Itsas museoraino dagoen bidean 7 itsasoen ginkana topatu genuen eta bertan Atila belaontzia barrutik ikusteko aukera izan genuen. Ikusteko eta gutariko batzuk marinelen munduan gure lehenengo pausuak emateko ere.