IRAKURKETA ASTEA

Liburuak irakurtzen

Gaur goizean, lehenengo orduan, 3.mailako ikasleok eta 4.mailakook pasabidean elkartu gara liburuak irakurtzeko eta elkarri azaltzeko.

Horretarako, bakoitzak euskarazko liburu bat ekarri dugu eta binaka jarri gara, (3.mailako bat 4.mailako batekin).

Oso ondo pasatu dugu eta gure artean harreman hobeak sortu ditugu!

Berriro egitea espero dugu!

4.mailako ikasleok