Ebaluazio datak 2019-20

DBH-KO EBALUAZIOEN INGURUKO INFORMAZIOA

    • Ikasturteak hiru ebaluazio ditu. Mintegi bakoitzak erabakiko du bere arloetan zenbat kontrol, lan, proba... izango diren ebaluazio bakoitzean. Hori guztia ikasleei azalduko zaie aldez aurretik.
    • Azken ebaluazio saioaren ostean, irakasle taldeak erabakiko du ikaslea mailaz igaroko den ala ez, izan dituen kalifikazioak kontuan izanda.
    • Ohiko ebaluazioan igarotzea lortzen ez duten ikasleek gainditu gabeko arloen azterketak egiteko aukera izango dute, ekaineko ezohiko ebaluazioan.
    • Ohiko eta ezohiko ebaluazioetan izandako kalifikazioekin ados ez dauden ikasleek bide ofizialetik erreklamazio egiteko aukera izango dute.
    • Ikasleak ikastolan izan duen jarduerari buruzko informazioa soilik emango zaie ikaslearen guraso-agintea duten arduradun legalei.

Lehen Hezkuntza - Ebaluazio saioak

Noten boletinak noiz argitaratu

Lehen Hezkuntza

1. ebaluazioa: Abenduak 20

2. ebaluazioa: Martxoak 18

3. ebaluazioa: Ekainak 19

Haur Hezkuntza - Ebaluazio saioak

HH4: Urtarrilak 29 / Maiatzak 27

HH5: Otsailak 5 / Ekainak 1 (HH5B) eta 5 (HH5A)