ZORIONAK TXAPELDUNAK!

Post date: Jun 20, 2018 10:08:15 AM

Karmelo Ikastolako DBHko lehen promozioak amaitu du!

Atzo egin genuen Agur ekitaldia eta bertan elkartu ginen ikasle, gaur egungo irakasle,beraien txikitako irakasleak eta gurasoak. Benetan hunkigarria izan zen guztiontzat.

Ikasleekin batera, familia askori ere agur esan diegu. Eskerrik asko Ikastolarengan jarri duzuen konfidantzagatik.

Belaunaldi honek ere aurrerantzean,bertso zati honek dion bezala:

"Non ikasi? galdetuz gero,

harro erantzungo dugu:

Karmelokoak gara gu!"