Nondik gatoz

Karmelo Ikastola 1.964. urtean guraso talde txiki batek sortu zuen. Sortzaileen kezkarik handiena beraien seme-alabak euskaldundu eta euskaraz hezitzea zen. Urte latzak ziren gure hizkuntzarentzat, dena kontran baitzuten. Auzoko Karmeldarren babesa izan zuten konbentoan bertan kokatu zelarik ikastola; hortik datorkio izena. 

Ondoren, guraso baten izenean legeztatu zen "Colegio" bezala; gero, familien kooperatiba izan zen eta azkenik, 1.993tik aurrera, ikastola publikoa da.
1978tik 2014ra Menendez Pelayo eta Remigio Gandasegi eraikinetan kokatu da. Gaur egun eraikin berria du Santutxun, San Joaquin kalean.

Haur gutxi batzurekin hasi bazen ere, gaur egun 600 ikasletik gora duen ikastetxe integrala (IPI) da eta hazten jarraitzen du, beti ere hasierako helburuei tinko eutsiz, 
euskeratik eta euskeraz.