OROKORRAK

  PUNTUALTASUNA. Garrantzitsua da ikasleak ikastolara garaiz heltzea. Soilik bi urteko haurrek dute sarrera malgua. 
Berandu etorriz gero idatziz tutoreari azalpena eman behar zaio.  Eskola orduetan ikastolatik irten beharra badu, gurasoek bere bila etorri behar duzue eta ohar baten bitartez tutorea informatu.

  Ikasleen hutsegiteak justifikatu egin behar dira, irakasleari zuzenean komunikatuz edo ohar baten bidez. Lehen Hezkuntzako 3.mailatik gora, oharrak agendan idaztea komeni da.

  Ikastolara umeak bakarrik sartuko dira. Irakasleekin gelditzeko ohar bat bidali ikaslearen bitartez. 

Ikasleak 16:30etatik aurrera ikastolako barrualdera ezin dira sartu.

  Gogoratu, ikastolan egiten diren elikaduraren inguruko kanpainenetan, ikasleriari gozokirik ez jatea gomendatzen diogula. Beraz , Ikastolara haurrek ez dute ez gozokirik ez opil industrialik ekarriko.

  Asko da galtzen den erropa. Mesedez
markatu! 
Ikasleak bila etor daitezke jolasorduetan eta gurasoak sarrera- irteeratan. Hiruhilabetearen bukaeran erropak emango ditugu.

  Ikasleek ezin dute TELEFONO MUGIKORRIK ikastolara ekarri.



JOLASTOKIETAN

Ikastolako jolastokia familientzako topagunea da eta beharrezkoa da elkarren arteko harreman egokiak eta euskeraren erabilera bermatzea. Horretarako erabilerako arauak betetzea ezinbestekoa dugu,  jolastokia leku atsegina, segurua eta iskanbila gabekoa izan dadin.

     
Ikas orduetatik kanpo ere, euskaldunak gara.
  • Jolastokia 18:30ak arte egongo da zabalik.

  • Entrenamendu egunetan, frontoia, futbito zelaia eta saski-baloi zelaia okupaturik egongo dira, beraz beheko jolastokia erabiliko dugu; goiko patioa, ostiraletan baino ez da zabalduko. Zaindu seme-alabak goiko patiora igo ez daitezen.
  • Futbolean jolasteko gunea goiko jolastokia da. Larruzko pilotaz jolastea debekatuta dago eta edozein gurasok du pilota hori dagokionari kentzeko baimena, hurrengo egunean zuzendaritzan utziko duelarik. Baloiaren bat leku arriskutsuren batean gelditzen bada… mesedez ez utzi ikasleei bakarrik hartzen

  • Lurra garbi eta txukun mantendu behar dugu. Erabili zakarrontziak!
  •  Ezin da etxeko patinete, motor, bizikleta, skatetik… ekarri.

  • Animaliarik ez!

  • Emergentziako eskilaretarik ezin da igo, ez baita jolasteko lekua.
  • Goiko jolastokira doazen eskilarak orduz-kanpoko kirol jarduerak egiten dituztenek erabil ditzakete (ostiraletan izan ezik) Goiko patiora jolastera doazen neska mutilak beti nagusi batez lagunduta joan beharko dira.

  • Jolas-parkea 5 urtetik beherakoentzat da.

  • Komunak ezin dira jolasteko lekua bihurtu.
  •  Sarrerako txirrima ez jo!

  • Goiko aterpean ezin izango da pilotaz jolastu.

  • Ez lurrean ez hormetan ez da marraztu behar.

  • Porterietara zein saskietara igotzea edo eskegitzea oso arriskutsa da.
Jolastokien erabilera egokia bermatzea eta bertako arauak errespetatu araztea helduen ardura da:  eskola ordu barruan irakasleena eta 16:30etatik aurrera gurasoena.