Irailaren 18an irekiko da beka eskatzeko epea, urriaren 18ra arte.

Eskaria ON-LINE egin behar da, etxetik edo Ikastolatik. Baina, kontuz, etxean egiten hasiz gero, etxean ere amaitu beharko duzue. Ez da posible izango Ikastolan amaitzea.

Deialdi ofiziala ondoko link honetan aurkituko duzue:  Bekak, laguntzak eta dirulaguntzak.


EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • HIRI-ONDASUNEN KATASTROKO BALIOAK: Etxebizitza bat baino gehiago izanez gero, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kopia aurkeztu beharko da, bizikidetza-unitateko kideen jabetzako guztiena, hain zuzen.

  • LANDA-ONDASUNEN KATASTROKO BALIOAK: Bizikidetza-unitateko kideen jabetzako finken ondasun higiezinen gaineko zerga.

  • DIBORTZIO, BANAKETA, IZATEZKO BIKOTEKIDEEN BANAKETA EDO ANTZEKO EGOEREN KASUAN: Hitzarmen arautzaileak / Elkarbizitza-ziurtagiria / Pentsioen egiaztagiri eguneratuak eta, hala badagokio, aitaren edo amaren ezkontidearen edo bikotekidearen diru-sarrerak.

  • AITONA-AMONAK: elkarbizitza-ziurtagiria.

  • DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK Desgaitasun-gradua aitortzen dion egiaztagiria.

  • HARRERA-FAMILIETA DAUDEN ADINGABEAK: Dena-delako aldundiak emandako harrerari buruzko foru-aginduaren eta erabakitako harrerako baldintzen fotokopia.

  • ANAI-ARREBA UNIBERTSITARIOA: Matrikulatuta dagoela egiaztatu eta errentamendu-kontratua aurkeztu, hala dagokionean.

  • DIRU-SARRERA SALBUETSIAK: Baliaezintasun-pentsioen ziurtagiriak, baliaezintasun iraunkor absolutuaren edo baliaezintasun handiko pentsioarena, zurztasun-pentsioarena, kaleratzearengatiko kalte-ordainena edo bestelako gizarte-laguntzena (DBE, gizarte-larrialdietako laguntzak, etab).

  • ERRENTA-AITORPENA EGIN EZEAN: jasotako dirusarrerak, bizitzeko baliabideka edo laguntzak justifikatu beharko dira agiri bidez.

  • EGOITZA FISKALA EAE-TIK KANPO IZANEZ GERO, horiez gain, honako hauek aurkeztu beharko dira: 
- zerga-aitorpena egin duten kide konputagarri guztien 2016ko errenta Aitorpeneko fotokopia osoak.
- PFEZtik salbuetsita dauden errenta edo pentsioen ziurtagirika, hala nola, Gizarte Segurantzaren pentsioen eta Lanbidek kudeatutako Lan-etekinen ziurtagiria (10T), 2016an PFEZ aitorpena egin ez bada.
Familia ugaria: txartelaren fotokopia.
  • BESTELAKO DOKUMENTUA DIRU-SARRERAK ADIERAZTEKO : Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak justifikatzeko egoki iritzitako beste edozein dokumentu, hala nola, kaleratze-likidazioak, enplegu-erregulazioko espedienteak, laguntzak eta dohaintzat behar bezala erregistratuak, etab.