Ikastolako kanta


Ikastola, gure eskola,
euskararen mezulari,
kantari gatoz gu, kantatzen diogu,
Santutxuko ikastolari.
Harriz-harri, buru belarri,
gurasoek eraikia,
geroztik Santutxun, ikasi ta entzun,
euskarak badu bere mundu txikia.

Gora ta behera ta gora behera,
Karmelo Ikastolan denok batera.
Gora ta behera ta gora behera,
Karmelo Ikastola beti aurrera.

Lan ta jolas, biak euskaraz
Argitxok sartu du gola.
Gela bakoitzean, gure bihotzean,
gora Karmelo Ikastola (Gora!)
Guk ikasi, guk aldarazi,
helburu mundu berria,
ikastolan hartu ta auzoan banatu,
pozik egiten dugu Euskal Herria.

Gora ta behera ta gora behera,
Karmelo Ikastolan denok batera.
Gora ta behera ta gora behera,
Karmelo Ikastola beti aurrera.

Musika, moldaketa, trikitrixa eta panderoa: Xabier Aburruzaga. 
Hitzak: Iñaki Aurrekoetxea.
 
Ahotsak: Ikastolako umeak, ikasle ohiak (Ainhoa Basterra eta Nerea Zuloaga), Ikastolako irakasleak, guraso ohiak, Iñaki Aurrekoetxea («Egunon»)

Agurra


Menendez eta Pelayo
Santutxu kaletik behera,
aldatza bajatzen dogu
armozuaren parera.
Kale kantoian Irati,
Xabi, Naia ta Joseba,
egunon, gaur be bagatoz
zer edo zer ikastera.


Sasoi bateko ametsa
egunetik egunera,
euskera biziko daben
neska-mutikoz bete da;
gaurko argazkia ez da
orduko argazki bera:
ametsa hazi egin da
ikastolagaz batera.


https://sites.google.com/a/karmeloikastola.eu/karmeloberria/abestia/patiotxiki.gif

50.urteurrena

Euskarari bizitzen ez zioten uzten 
euskaldunak argirik ez zuen ikusten
han ziren gurasoak geureari eusten
Santutxu euskaldun bat guri erakusten…
ametsaren sotoak, eraiki zituzten.

 Irakasleen lanak, maitasunak
egin gaitu herritar ta eskoladunak.
gelako gidariak, etxeko lagunak…
Bi belaunaldi gara hori dakigunak,
ni Karmelokoa naiz harro diogunak.

 BAGATOZ, BAGOAZ, GURE GEROA IRABAZTERA. BAGATOZ, BAGOAZ, EUSKERATIK TA EUSKERAZ!

Hona iritsi gara helburuz helburu,
gaur begiratoki da Larreagaburu.
Elkarlana izanik gure aseguru,
hezkuntzatik eginaz auzo eta mundu,
euskaraz bizitzea, horixe nahi dugu!

 BAGATOZ, BAGOAZ, GURE GEROA IRABAZTERA. BAGATOZ, BAGOAZ, EUSKERATIK TA EUSKERAZ!

Hamar kuku egiten, hogei irrintzika,
Hogeita hamar gorriak berton ikusita.
Berrogei ametsetan, handiago nahi ta!
Orain berrogeita hamar dotore jantzita
ikastola berrian geroari deika!

ARO HURA GARA, AMETSEN TAUPADA
GEROA DATOR IKASTOLARA
AMETSEN TAUPADAZ, BAGATOZ BAGOAZ GEROA EUSKERATIK TA EUSKERAZ!

BAGATOZ, BAGOAZ, GURE GEROA IRABAZTERA…