2017-18‎ > ‎

Testu liburuak

TESTULIBURUEN KUDEAKETA SOLIDARIOA EGITEKO PROGRAMA. 

Testu Liburuen kudeaketa solidarioa egiteko programak bermatzen du testuliburuen berrerabilketa Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Bigarren Hezkuntzako 2.mailara arte. DBHko 3. eta 4. mailak programatik kanpo gelditzen dira.
 
Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko programari egokituriko liburuak Karmelo ikastolarenak dira, eta ikasleek mailegu moduan izango dituzte ikasturtean zehar.

Ikasturtearen amaieran testu liburuak egoera onean bueltatuko dira beraien berrerabilpenerako. Libururen bat galduz gero liburu berriaren prezioa ordainduko da. Bestela, hurrengo ikasturtean ikaslea programatik kanpo geratuko litzateke.

Liburuak ikasturtearen amaieran ezer idatzi edo marraztu gabe itzuliko dira. Ikasle bakoitzari egokituko zaion liburu sortak liburu berriak zein berrerabiliak eduki ahal ditu.

Programan parte hartzeari uko egiten dion ikasleak ikasmaterialetarako beka eskatzeko aukera galtzen du.

Ikasle bakoitzaren ekarpena:

1.maila: 27 euro.

2.maila: 27 euro.

3.maila: 30 euro.

4.maila: 30 euro

5.maila: 31 euro.

6.maila: 31 euro

DBHko 1.maila: 41 euro.

DBHko 2.maila: 45 euro.