2017-18‎ > ‎

Organigrama

Karmelo Ikastola IPI ikastetxe publikoa da. Bertan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dira.

Ikasleek, bere gurasoek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak ikastolaren bizitzan parte hartuko dute Eskola Kontseiluaren (OOG) bidez. Hau eskola elkarteko kide guztien Ordezkaritza Organo Gorena da. Berari dagokio funtsezko erabakiak hartzea eta bera da ikastetxearen funtzionamenduaren arduraduna.