ORDUZ KANPOKO JARDUEREN HELBURU NAGUSIENA, GELATIK KANPO GIRO EUSKALDUNA SORTZEA DA.

Jarduerak urritik maiatzera izango dira (biak barne). Iaz bezala, hiru errezibo pasatuko dira, azaroan, otsailan eta maiatzean. Ikasturte honetako jardueretan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da iazko erreziboak ordainduta egotea.

Bajak idatziz jakinarazi eta justifikatu behar dira. Baloratu eta gero, orduzkanpoko batzordekideek guztientzat egokia izango den erabakia hartuko dute.

Entrenamenduak irauten duten bitartean, goiko patioa libre egongo da. Entrenamenduetarako soilik erabiliko da , ostiraletan izan ezik eta hori guraso guztion erantzunkizuna da.

Monitoreei ikasturteko programazioa egitea proposatuko zaie gurasoei helarazketo. Hiruhilabetearen bukaeran ebaluazioa ere eskatuko zaie familiei ikasleen garapenaren berri emateko. Monitore aldaketak ahalik eta arinen egingo dira eta soilik beharrezkoa den egoeretan.

Arazoak errez eta arin bideratzen laguntzeko, monitore eta familiek telefoneen zerrenda izango dute.



Jarduerak 2017-18