2017-18‎ > ‎Jantokia‎ > ‎

Arauak

Jantoki zerbitzua borondatezkoa denez gero, mahaikide guztiak arauak betetzera behartuta daude. Hauek dira gutxienezko portaera arauak:
  • Jantoki orduan ere euskaraz!!!
  • Errespetuzko jarrera izango dute beti: langileekiko, begiraleekiko eta kideenganako. Jantoki barruan, hitz egiteko tonu bajua erabiliko dute gehiegizko zarata ekiditzeko.
  • Bazkaltzen ari diren bitartean, ezin dira altxatu. Jateko guztiak, besoa altxatuz, eta ez zarataka eskatuko dizkiete begiraleei. 
  • Denetarik jan behar dute. 
Bazkaltzen amaitu ondoren, erabilitako tresneria batuko dute. Janariarekin ezin da jolastu eta hala eginez gero, garbiketa lanetan lagundu beharko dute Jateko guztia, jantokian amaitu behar da. Ezin da janaririk kanpora atera.

Jantokian bazkalkidearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunak gurasoei jakinaraziko die. Portaera desegokia errepikatzen bada, arduradunak beharrezkotzat jotzen dituen erabakiak hartuko ditu, hala nola:

 a) Bazkalkidearen guraso zein tutoreei sinatu beharreko oharra bidali. 

 b) Bazkalkidea egun baterako jantokitik kanpo utzi. 

 c) Bazkalkidea egun bat baino gehiagorako jantokitik kanpo utzi.

 d) Bazkalkidea jantokian baja eman. 

Egunen batetan zuen seme-alabak, jantoki orduan ikastolatik irten beharra badu, guraso-tutoreek beraien bila etorri behar duzue eta ohar baten bitartez tutorea eta jantokiko arduraduna informatu.