2017-18‎ > ‎

Jantokia

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 13:00 – 15:00

Ostiraletan: 12:30 – 15:00

Denbora tarte horretan, bazkalkide guztiak bertako begiraleen zaintzapean egongo dira.

ALERGIADUN BAZKALKIDEAK

Jankide guztiek menu bera jango dute. Menu edo dieta bereziak onartuko dira, janari-alergia edo antzeko arrazoirik dagoenean bakarrik, beti ere, medikuaren txosten ofizial batek hala gomendatzen duenean. Txosten horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: bai jankideak alergia, intolerantzia eta abar dien janariak zeintzuk diren, baita jankideak alergia edo intolerantzia dion janariren bat ustekabean hartuz gero erabili edo jarraitu beharreko protokoloa ere.

Beste alde batetik, osasun arazoak direla, noizbehinkako menu berezia behar izanez gero jantokiko arduraduna abisatu behar da. Menu garbia, beti da berdina: arroz zuria + oilasko egosia+jogurta .

TXANDAK

1.txanda: HH osoa, 1.maila, 2. maila eta 4. maila.

Astelehenetik ostegunera: 13:00 - 14:00.

Ostiraletan: 12:30 – 13:30.

2.txanda: 3 .maila, 5. maila, 6. maila eta DBH osoa.

Astelehenetik ostegunera: 14:00 – 14:45.

Ostiraletan: 13:30 – 14:30.

KUOTAK

ENPRESA ORNITZAILEA: TAMAR

EGUNEKO KUOTA 4,60 E

URTEKO KUOTA 175 egun x 4,60 = 805 E

HILEKO KUOTA: Bataz bestekoa egingo da.


Subpages (2): Arauak Iraileko menuak