2017-18‎ > ‎Azken berriak‎ > ‎

San Blas Opil lehiaketa

posted Jan 23, 2018, 7:01 AM by Admin karmelo   [ updated Jan 23, 2018, 12:20 PM ]

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

-OINARRIZKO OSAGAIAK: azukrea, irina, legamia, arrautzak, anis esentzia edo aroma.

-ETXEAN EGINA IZAN BEHAR DA, EZ EROSITAKOA.                     

-NOIZ: otsailaren 2an, 8etatik 10etara jasoko dira.           

-NON: Plastika gelan                                                        

 

 SARI BANAKETA:  11etan PLASTIKA GELAN

SARIAK: CHARAMELen BI GOSARI EDO ASKARI GOXOA

             



SAN BLAS OPILA 

(EIBARKOEN ERARA)

 

OSAGAIAK:

1-      8 ARRAULTZA

2-      500gr. AZUKRE

3-      LEGAMIA SOBRE BAT

4-      100gr. GURIN

5-      100 gr. “txerri manteka”

6-      250gr. GLASS AZUKREA

7-      KILO BAT IRIN

8-      ANISAREN ESENTZIA EDO AROMA BOTILATXO BAT.

 

ERAKETA

 

1-    6 arraultzak eta 2 gorringo (2 zuringo gorde gainekoa egiteko) eta azukrea nahastu.

2-    Manteka eta gurina urtu eta aurrekoari nahastu.

3-    Legamia, esentzia eta irina nahasten joan aurreko oreari eta segi nahasten  ateratzen den orea hatzamarretan pegatzen ez den arte.

4-    Orea ontzen laga zapi batez estalirik 30 minutu edo.

5-    Orearekin opilak egin (8ren bat ateratzen dira).

6-    Opilak gurinaz igurtzitako paperean jarri eta labean sartu 180 gradutan. 13bat minutu eduki opila egin arte (ez da komeni gehiegi gorritzea).

7-    OPILAREN GAINEKOA: 2 zuringo altsatu eta glass azukrea bota, baita anis pixka bat eta limoi ttatta batzuk ere.

8-    Opilak labetik ateratzen direnean gainekoa bota eta nahi bezala apaindu.

ON EGIN DAGIZUELA!

  

 

SAN BLAS OPILA 

(KOSTALDEKOEN ERARA)

 

OSAGAIAK:

1-      6 ARRAULTZA

2-      500gr. AZUKRE

3-      LEGAMIA SOBRE BI

4-      250 gr. GURIN

5-      KILO BAT IRIN

6-      ANISAREN ESENTZIA EDO AROMA BOTILATXO BAT.

7-      250gr. edo 300 gr. GLASS AZUKREA

 

 ERAKETA


1-   Gurina urtu

2-  Gurin urtuari 4 arraultza osoak eta 2 gorringo nahastu (2 zuringoak gorde gainekoa egiteko)

3-  Nahasketari anisaren esentzia/aroma, azukrea, legamia erantsi eta hirina poliki-poliki irina nahastu eta lantzen joan mahai gainean.

4-    Nahi tamainako opilak egin eta labe beroan sartu (180gradutan) 11-13 minututan. Opila ez da gorritu behar.

5-    Gainekoa egiteko, zuringoak altsatu eta glass azukrea nahasten joan loditu arte.

6-    Opila bero dagoenean gainekoa zabaldu opilean eta txokolate birutak bota.

7-    Opilak hoztu ondoren jan. ON EGIN!