Santutxuko ikastola publikoa
Euskal heziketa giro euskaldunean


 Karmelo Ikastola Santutxu auzoan kokatuta dago. 1964 urtean sortu zen, Bilboko ikastola zaharrenetarikoa delarik. 50 urte baino gehiago daramagu Santutxu eta Bilboko haurrak euskalduntzen eta kalitatezko irakaskuntza euskaraz eskaintzen.

 Gaur egun dugun eraikin berriak gure proiektu pedagogikoa oso baldintza onean eskeintzeko aukera ematen digu. Gure eskaintza derrigorrezko irakaskuntza osora zabaldu da, ikastola integrala, IPI, bihurtu gara eta Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza ditugu.



Etorri gu ezagutzera

Azken berriak

  • ZORIONAK TXAPELDUNAK! Karmelo Ikastolako DBHko lehen promozioak amaitu du!  Atzo egin genuen Agur ekitaldia eta bertan elkartu ginen ikasle, gaur egungo irakasle,beraien txikitako irakasleak eta gurasoak. Benetan hunkigarria izan zen guztiontzat ...
    Posted by Admin karmelo
  • OTXANDIOKO ESKOLEN ARTEKO ORIENTERING TOPAKETAK Maiatzak 31n, 6.Mailakoek Otxandioko Eskolen arteko Orientering topaketetan parte hartu dute. XI. O-Topaketa  izan da, eta 5 egunetan hainbat eskola Otxandioko Orientering topaketetan parte hartu dute. Ehundaka umeek ...
    Posted Jun 4, 2018, 3:06 PM by Josean Couceiro
  • FAMILIEKIN EUSKARAZ JOLASTEN Haur Hezkuntzako 2, 3, 4 eta 5 urtekoen  gurasoentzat apirilean beraien seme-alabekin euskaraz jolasten ikasteko “Jolas taillerra ikastaroa ”antolatu genuen. Maiatzeko azken ostiraleko arratsaldean, ikastaroan ikasitakoarekin gurasoek  jolasak antolatu ...
    Posted Jun 4, 2018, 2:55 AM by Admin karmelo
Showing posts 1 - 3 of 35. View more »

Eskola jazarpenik ez