Nerbio-sisteman bi atal bereizten dira: nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa.
Nerbio-sistema nerbio-ehunez osatuta dago. Nerbio-ehuna osatzen duten zelulak neuronak dira.
NEURONAK
Neuronetan 3 atal bereizten dira: gorputza, dendritak eta axoia.
Gorputza. Atal zabalena da eta hortik ateratzen dira luzapenak.
Dendritak. Luzapen ugariak dira eta haien bidez informazioa jasotzen da.
Axoia. Luzapen bat da, dendritak baino meheagoa eta luzeagoa.
NERBIO-SISTEMA ZENTRALA
Nerbio-sistema zentralaren funtzioa informazioa jasotzea, hura interpretatzea, eta erantzun bat eratzea da. Entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute.
Entzefaloa buruan dago eta 3 atal ditu: garuna, zerebeloa eta bizkarrezur-erraboila.
Bizkarrezur-muina bizkarrezura osatzen duten ornoen barruan dago.
NERBIO-SISTEMA PERIFERIKOA
Nerbio-sistema periferikoa nerbioek osatzen dute. Bi nerbio mota daude:
Zentzumen-nerbioak eta nerbio motorrak.
Zentzumen-nerbioek informazioa transmititzen dute organoetatik entzefalora eta bizkarrezur-muinera.
Nerbio motorrek entzefaloaren eta bizkarrezur-muinaren aginduak organoetaraino helarazten dituzte.
2-MUGIMENDUAK
Nerbio-sistemaren zer atalek parte hartzen duen kontutan hartuta, 2 mugimendu mota daude: borondatezkoak eta ez- borondatezkoak edo erreflexuak.
-BORONDATEZKO MUGIMENDUAK
Mugimenduari esker gure ingurunean gertatzen denari erantzuten diogu. Etengabe egiten ditugu mugimenduak. Horietariko asko jakinaren gainean agiten ditugu; esaterako, ibili, jauzi egin, dantzatu edo mastekatu: borondatezko mugimenduak dira.
EZ- BORONDATEZKO MUGIMENDUAK EDO ERREFLEXUAK
Mugimendu erreflexuak bizkorrak eta ez borondatezkoak dira. Mugimendu horiek oso garrantzitsuak dira gure biziraupenerako, istripuak eta arrisku egoerak eragozten dituztelako. Erretzen garenean edo ziztada bat somatzean eskua kentzea ez-borondatezko mugimendua da.
3.NERBIO-SISTEMAREN OSASUNA
Nerbio-sistemaren osasuna zaintzeko ezinbestekoak dira atsedena ondo hartzea eta aisia egokia izatea.
NERBIO-SISTEMAKO LESIOAK
Nerbio-sistemak bizkarrezur-muineko lesioak izan ditzake bizkarrezur-muina kaltetzen bada, eta garun-lesioak, berriz, garezurreko kolpeen ondorioz.
NERBIO-SISTEMAKO GAIXOTASUNAK
Nerbio-sistemako gaixotasunetatik, hauek dira gaur egun gure gizartean eragin handia dutenak: alzheimerra eta parkinsona.
Alzheimerra. Hasieran oroimen-, orientazio-, eta arrazoimen-galera txikiak izaten dira, eta sintoma horiek larriagotu egiten dira apurka-apurka. Oro har, gaixotasunak adineko pertsonei eragiten die.
Parkinsona. Gaixotasun honen ezaugarri nagusia ez-borondatezko dardara-mugimenduak dira.
ALKOHOLA
Alkohola oso hedatua dago gure gizartean, baina arrisku larriak eragin ditzake osasunean. Pertsona batek alkohola edanez gero erreflexu- edo ikusmen-galerak izan ditzake. Horrela, nork bere ekintzen kontrola galtzen du eta muturreko kasuetan heriotza ere eragin dezake alkoholak.
ATSEDENA ETA AISIA
Nerbio-sistemak zaintzeko ezinbestekoa da lo egitea. Oro har, egunean zortzi ordu inguru egin behar da lo.
Bizimodu ordenatua ere izan behar da, hau da, ordutegi erregularra eta aisiarako denbora izanda.