Hezkuntza eskaintza hamahiru urtetik aurrera


Aurreko zikloan garatutako lanari jarraipena emango dion epealdi honetan, ikasleak bere instrumentua lantzen jarraituko du bai bakarkako eta baita taldeko instrumentari moduan.Hiru arlo dira landu beharrekoak: KONBOA, BAKARKAKO INSTRUMENTUA eta TALDEKO INSTRUMENTUA. Baina ikaslearen ordu kopuruaren disponibilitatearen arabera azken biak landu, KONBOA aukerako jarduera izanik.

Konboa aukera oso erakargarria izaten da musika ikasleentzat. Pop, rock, jazz, blues, etab musika motak asko eskatzen diren aukerak dira gazteen artean. Gure pedagogian musika mota guztiak kontuan hartzen ditugu lehendabiziko egunetik, eta musika hau hain erakargarria denez eta gazteen gustuekin bat datorrenez, epealdi hau oso egokia gertatzen da musika mota hau lantzeko.

Aurreko epealdian jasotako esperientziak instrumentu desberdinak elkartzeko aukera ematen digu eta honek, norberaren ahotsarekin batera, talde mistoa, arina eta oso aldakorra sortarazten du, horregatik gaurko musikaz izugarrizko erraztasunarekin gozatzeko aukera ematen digu.

Jakintza Musika Eskolak instrumentua lantzeko aukera zabala eskaintzen du. Eskusoinua, Bonbardinoa, Klarinetea, Flauta., Gitarra baxoa, Gitarra klasika, Gitarra electrika, Pianoa, Saxofoia, Teklatu elektrikoa, Trikitixa, Tronpeta, Tuba, Bibolina, Violoncelloa.

Taldeko lan instrumentala Jakintza Musika Eskolan garatzen da honako talde hauen bidez:
Orkestra Banda, Piano talde instrumentalak, Esku soinu talde instrumentala, Trikitixa talde instrumentala, Korda talde instrumentala
Talde hauek instrumentuarekin garatutako lan guztia praktikan ezartzen dute eta honen ikuspen desberdin bat ematen dio ikasleari, talde instrumental baten babesean soilik adieraz daitezkeen gaitasunak garatzen lagunduz.