Musika tailerra

Tailer hau zuzenduta dago alde batetik, musikarekiko sentsibilitatea eta abestea gustuko duten 5, 6 eta 7 urteko neska-mutilei eta bestetik 8 urterekin instrumentu bat ikasten hasteko asmoa dutenei.


Nola lantzen dugu?

Soinua protagonista den mundu batean sartzen hasten da umea, jokoa, kantua, bideoa, informatika, perkusiozko musika-tresnen praktika instrumental eta erritmoa baliatuz. Altuera, intentsitatea, doinua eta iraupenaren kontzeptuak intuizioarekin eta modu dibertigarrian barneratuko ditu.

                         

Kantua

Pedagogia musikalari dagokionez kantua da, dudarik gabe, oinarrizko zutabea. Modu egokian erabilita gozatzeko bidea ematen dio umeari, bere ingurumen naturala ezagutzeko eta entonazioa, erritmoa, bokalizazioa eta artikulazioarekin lan egiteko aukera ematen dio.



Perkusio eskola instrumentuak

Orrf, Carl (1895-1982), musikagile alemaniarrak, bere pedagogia musikalarengatik ezagutua, metodologia berria bat asmatu zuen. Metodologia honekin umea, patroi erritmiko errazak interpretatzen hasten da eta aurreratzen joaten da talde piezak interpretatzeraino bai xilofono, glockenspiel edota perkusio beste instrumentuekin.


Erritmoa

Gorputza bera perkusio instrumentu handi bat bilakatzen denean, erritmoa jokoa bihurtzen da. Eskuak, belaunak, oinak, esku ahuerrak, dena bilakatzen da instrumentu galanta.

Musika tresnen tailerra (6 y 7 urte)

Jakintza Musika Eskolako musika tailerra instrumentu jardueraruntz bideratuta dagoenez, lehen ikasturtea (5 urterekin) egin ondoren, tailerrak konbentzional instrumentuetan barneratzen gaitu eta musika eskoletan eskatuenetariko instrumentuak gertutik ikusteko parada ematen digu.

Ikasleak, zortzi astetako epealditan beraz,modu zikliko batetan, lehendabiziko soinuak aterako dizkio instrumentu desberdinei, hala nola bibolina, gitarra, flauta, pianoa, violoncelloa, tronpeta, esku soinua eta trikitixari.
Modu honetan hurrengo ikasturteari aurre egin ahal izango dio (8 urte), hau da, instrumentuaren aukeraketa ezagutza handiagorekin.