Hezkuntza eskaintza helduak diren ikasleentzat

Kurtso hau, musika eta instrumentu bat jotzen ikasi nahi duen edozein pertsona mota eta adinari bideratuta dago, eta baita ere garai batean ikasi eta urte batzuk praktikatu gabe egon ondoren berriro ekin nahi dionari.

Kurtso hauetako jarduera dezberdinak

• Musika Irakurketa ezagutzen ez duten ikasleek.
• Musika irakurtzen dakiten ikasleek baina instrumentua zerotik hasi behar dutenak.
• Garai batean instrumentu bat jotzen ikasi zutenak eta denbora luze bat jardun gabe egon ondoren berriz praktikatu nahi duten ikasleak.

Solfeoa

Kurtso hau, ezagupen musikala ez duten ikasleek jarraitu dezakete astean behineko saioetan musika tresna praktikatzen duten aldi berean.


Abesbatzako abeslarientzako solfeoa

Kurtso honetan musika irakurtzen ikasi edota hau bermatu nahi duten abeslariek, abesbatza batean aktiboki parte hartzeko ezinbestekoak diren irakurmena, entonazioa, erritmoa eta beharrezkoak diren beste trebetasunak bermatzeko aukera izango dute. Klaseak astean ordu beteko saioetan ematen dira.


Zein instrumentu aukeratu?

Dudarik gabe, instrumentuaren aukeraketa, erabaki zailenetako bat da. Horregatik erabakia ondo hausnartu behar da eta honi lotua den edozein zalantza guri galdetu gogoz lagunduko bait dizuegu. 
Jakintza Musika Eskolak instrumentua landu ahal izateko aukera zabala eskaintzen du.
Eskusoinua, Bibolina, Biolontxeloa, Bonbardinoa, Klarinetea, Flauta, Gitarra baxoa, Gitarra klasikoa, Gitarra elektrikoa, Pianoa, Saxofoia, Teklatu elektrikoa, Trikitixa, Tronpeta, Tuba.


MUSIKA TRESNA EROSI BEHARKO DUT?

Ikas prozesuan ezinbestekoa da musika tresna lantzea, horregatik garrantzizkoa da epe motz edo ertain batean instrumentua edukitzea. Dena den, badakigu hau lortzea zer suposatzen duen ikaslearentzat eta zaila dela, honengatik Jakintza Musika E Consultenosskolak, eskolan bertan praktikatzeko aukera ematen dio ikasleari.襘;
Beraz, erosteko erabakia beranduago hartu daiteke. Hauek dira Jakintzan praktika daitezkeen instrumentuak: pianoa, gitarra klasika, elektrika eta baxoa, esku soinua, trikitixa, tronpeta, bibolina, violoncelloa eta saxofoia. Zerbitzu hau dohainik eskaintzen da ikasle guztientzat.