Hezkuntza eskaintza 8 urtetik aurrera

Musika lengoaia

Hizkuntza musikalak, kantu korala, solfeoa eta informatika hirukotetik ulertuta, jarduera interesgarri eta esker onekoa gertatzen da. Alde batetik, kantu koralakumearen errealitate kultural eta giza ingurura hurbiltzen gaitu, ahotsaren bidez talde musikarekin esperimentatzeko eta abestea aparteko eta esker oneko esperientzia dela sentitzeko aukera ematen dio.

Bestaldetik, solfeoak bilbadura musikala osatzen duten elementu guztiak zehatz eta progresiboki ezagutzeko parada emango digu.
Erritmoa, irakurmena, entonazioa, entzumenaren entrenamendua eta 
teoria izango dira egitarauaren oinarriak horrela, erraz eta argiki lotuko digu kantu koralaren errealitatea solfeoarekin eta denbora berean instrumentuarekin.

Azkenik, informatika ezinbesteko elementua da gaur egun pedagogía musikalean. Entzumenaren entrenamendua, teoria, partituren argitaldiak eta musikako egitasmo errealen sorkuntzak, bai solfeoan, kantuan eta baita ere instrumentuarekin praktikatu eta ikasitako elementu eta kontzeptu guztiak praktikan ezartzen lagunduko digute.

Bakarkako instrumentua

Zein instrumentu aukeratu? 






Ume baten musika heziketan erabaki garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe, instrumentuaren aukeraketa da, horregatik ondo hausnartuta izan behar da, hau da, ikaslearen gustuekin edo familiaren tradizioarekin bat datorrena edota ikasleak aurreko etapan Instrumentu Tailerrean jaso duen esperientziarekin. 


Dena den, aukeraketari buruz zalantzarik baduzue, galdeguzue eta interes handiarekin lagunduko dizuegu.
Jakintza Musika Eskolak instrumentu aukera zabala eskaintzen du. Eskusoinua, Bonbardinoa, Klarinetea, Flauta, Gitarra baxoa, 
Gitarra klasika, Gitarra elektrika, Pianoa, Saxofoia, Teklatu elektrikoa 
Trikitixa, Tronpeta, Tuba, Biolina, Violoncelloa.

Talde instrumentua

akintza Musika Eskolako plan pedagogikoa era bateko lotura duten hiru arlo paraleloen bidez garatzen da, MUSIKA LENGOAIA, BAKARKAKO INTRUMENTUA eta TALDE INTRUMENTUA

Taldeko lan instrumentala honako taldeen bitartez garatzen da Jakintza Musika Eskolan: Orkestra, Banda, Piano talde instrumentalak, Esku soinu talde instrumentala, Trikitixa talde instrumentala, Korda talde instrumentalak






Talde hauek instrumentuarekin garatutako lan guztia praktikan ezartzen dute ikasleari beste ikuspen bat emanez, horrela talde instrumental baten babesean soilik adieraz daitezkeen gaitasunak garatzen laguntzen du.