Sarrera





 Ordiziarrak gera,
ordiziarrak gera gu!
Ordiziarrak gera, ordiziarrak gera gu, agur herriari, agur eiten diogu, alaitasuna guk, ordiziarrok badegu okasio bat ta lan alde batera utzi ta festa nahi degu




Ordizia. Herri polita, mendiz inguratua.

Oraingoan herriari buruzko hainbat gauza landuko ditugu: nola sortu zen, Erdi Aroko istorioak, nolakoa zen herria duela urte batzuk, azoka nola aldatu den azken urteotan, inguruan zein mendi dituen, hauetan zer animalia eta landare bizi diren, zein herriekin egiten duen muga, Ordiziako baserrien izenak eta bertan egiten diren lanak... UFF! Makina bat gauza ikasiko ditugu.

Herria eta inguruak ezagutzeko, lanketa ezberdinak egingo ditugu, baita irteerak ere.

Lanerako prest? Goazen bada, hastera!