Hasiera‎ > ‎2011-2012‎ > ‎8. Aldasoro OIHANA‎ > ‎

Epilepsia

Sarrera

Epilepsia (latinetik epilepsĭa) gaixotasun kroniko bat da non trastorno neurologiko bat edo batzuk garunean aldez aurretiko jarrera bat uzten dute dardarak edo konbulsioak sorraraziz; gerora ondorio neurobiologiko, kognitibo eta psikologikoei lekua utziz.
 
Konbulsio, dardara edo krisi epileptiko bat bat-bateko, denbora tarte motzeko eta normala ez den ekintza neuronal bat da, garunean ematen dena. krisi hauek behin-behinekoak izaten dira konortea galduz askotan, baina ez beti. 

Zergati asko izan ditzazke gaixotasun honek. Posible da jatorria garunean eginiko lesio bat izatea (trautamismo kraniala, meningitis arrastoak, tumoreak...) baina, hala ere, kasu askotan ez da lesiorik egoten, posible da genetikoki oinordetzan gaixotasun hau jasotzea. Genetikoki jasotako gaixotasuna ez bada Epilepsia idiopatikoa deritzo. Hemen, geneek, garrantzi handia hartzen dute genetikoki jasotako gaixotasuna ez bada ere; izan ere, haien esku dago krisia berriz ere gertatzea, gainera, haiek dira tratamenduari erantzun behar diotenak.

Pertsona bat epileptikoa den ala ez jakiteko aurrekari familiarrak ezagutu beha dira, normalean elektroenzefalograma (EEG) baten bitartez berresten da. Tratamendua sendagai antiepileptikoen administrazioan oinarritzen da, baina posible da izaki batzuengan eraginik ez izatea sendagai hauek, kasu horietan beste metodo batzuk erabiltzen dira, horien hartean kirurgia adibidez.

Krisi honek animaliengan ere eragina izan dezake, bereziki etxeko animaliengan, bai katua edota txakurra izan sintomak gizakiak jasaten dituen berdinak dira.

Espainian, Epilepsiaren Egun Nazionala maiatzaren 24an ospatzen da 2006. urtetik aurrera. 

Krisialdiak

Garunaren funtzionamendua normala denean, kinada elektrikoak neurona despolarizatzen du eta ioi positiboak zelulara sartzen dira. Honen ondorioz, neurotransmisore desberdinen jariapena ematen da sinapsi gunera. Hauek beste neuronen hartzaileak estimulatuko dituzte, nerbio kinada garraiatuz.
Krisi epileptiko bat garuneko jarduera elektriko ez ohiko batek gorputzean aldaketa ez boluntarioak sortzen dituenean gertatzen da, hau da, garuneko zenbait neurona berez despolarizatzen dira, estimulu beharrik gabe: giharren mugimendu ez boluntarioa, gorputzaren funtzioen aldaketa, jarreran eta adi egoteko ahalmenean aldaketak... Krisi bat segundo batzuetatik hainbat minuturaino luza daiteke. 20 krisi epileptiko motatik gora daude.

Pertsona batek krisialdi epileptiko batean ager ditzakeen sintomak aldatu egiten dira alterazio elektrikoa eman den garunaren tokiaren arabera. Krisiak segundo gutxi batzuetatik hasita, minutu gutxi batzuetara irauten du orokorrean. Hala ere, kasu batzuetan, krisi hauek bata bestearen jarraian gerta daitezke; egun, aste edota hilabeteak iraunez. Azkeneko honi, Status epilepticus deritzo. Hori dela eta, krisiaren arabera epilepsia mota ezberdinak bereizten dira. Jarraian aipatzen dira zenbait.

Krisi toniko/kloniko bat (grand mal edo gaitz handia ere deitua) duen pertsona batek oihu egin dezake, zentzua galdu eta lurrera erori, zurrun jarri eta muskuluetan espasmoak eduki. Bertan garuneko gune guztiak afektatzen dira. Lehengo fasean muskuluak uzkurtzen dira espasmoak agertuz. Bigarren fase batean erlaxatu egiten dira eta epilepsia atakea agertzen da.

Ausentzi krisi baten (petit mal edo gaitz txikia deiturikoa) manifestazio bakarra begi kliskatze azkar bat edo segundo batzuetan ikusmena galtzea da. Haurtzaroan nahiko ohikoa izaten da. Hemen ere garuneko gune guztiak daude afektatuta.

Beste krisi mota bat krisi partzial konplexua delakoa da, non gaixoak zorabiatu itxura izan dezake eta ezingo luke ez galderei ez aginduei erantzun. Pertsona batzuek hain krisi ahulak izaten dituzte, ezen askotan besteek ez dute igarri ere egiten. Kasu honetan garunaren gune bat bakarrik dago afektatuta, arraroagoa da.

Tratamendua

Epilepsia tratamendu baten bidez senda daitekeen gaixotasuna da. Kasu gehienetan, gaixotasunaren zergati argirik ez hautematean, haurtzaroan jasandako epilepsia, hain zuzen, pubertaroan sendatzen da. Beste kasu batzuetan ordea, gaixotasunaren zergati argia hautematean, lesio hori behehala ezabatzen saiatzen dira kirurgiaz; ezabatzea zaila bada ere, gaixotasunaren intentsitatea murrizten saiatzen dira, nahiz eta, askotan epilepsia desargertaraztea lortu. Horregatik, tratamendua hasi baina lehen gaixoa aztertzen da epilepsiaren zergatia izan daitekeen kausa, tumorea adibidez bilatzeko.
 
Aurrez esan bezala, ez da erraza izaten epilepsia deusestatzea hura kausatzen duen zergati argirik hautematen ez delako edota ezinezkoa delako hau ezabatzea, adibidez, ezin dira ezabatu garunean sortzen diren malformazio edo orbainak. Horregatik, askotan kirurgia edota sendagaien bitartez konbultsioak kontrolatzea da helburua.

Hamar gaixoetatik sendagaiak erabiliz seik lortzen dute gaixotasuna ezabatzea, bik gaixotasuna kontrolpean mantentzea eta azkenik beste bik ez dute inongo hobekuntzarik jasaten.

Gehienetan hobe izaten da kirurgia erabiltzea sendagaiak baino epilepsia ezabatu edo kontrolatzeko, gaixotasunaren kausa garbia hautematen bada. Gaixo hauek 5% besterik ez dira izaten.

Medikoa

Epileptiko guztietatik 90%ak terapia klasikoa jasotzen du hainbat urteetan medikamentu bidez, hau da, antiepileptiko bidez epilepsia ezabatu nahian. Honi esker, hainbat gaixoren, 60%aren, epilepsia intentsitate maila murriztea lortzen da, beste gaixoetan, hau da, 20%an, sendagai antiepileptiko hauei esker epilepsia ezabatzea lortzen da. Argi dago, sendagai berdina pertsona ezberdinetan ez dela berdin aplikatuko, bakoitzak jasandako krisia, adina, sexua, pisua... ezberdinak direlako. Hala ere, antiepileptiko hauek albo-ondorioak izan ditzake; alergiak adibidez, baita portaera aldaketak ere (bertigoa, goragalea...).
 
Gainera, merkatuan, egon badaude test batzuk paziente bakoitzaren informazio farmakogenetikoa gordetzen dutenak. Tests hauek oso baliagarriak izan daitezke medikuarentzat, izan ere, honen bidez, balioztatu dezake zein sendagai dagokion hobeago gaixoari. Medikua, gaixoari albo-onodrio gutxien sortzen dizkion sendagaia bilatzen saiatuko da.
 
Gaixoari aplikatutako sendagaiak porrot egiten badu, sendagaia berehala aldatu beharko da kontu handiz. Bi sendagai ez dira inoiz konbinaturik gaixoari aplikatuko, aurretik bakarrak funtzionatzen ez duela frogatu harte, oso arriskutsua baita. Posible da, gaixoa ez hobetzea nahiz eta bi sendagai hauek konbinatu; kasu honetan, sendagai ezberdinen azterketa egin beharko litzateke eta gaixoari, egoera hobean mantentzen dion sendagaia aplikatu beharko zaio. 

Medikamentua erretiratzeko erabakia gaixoa, honen familia edota zaintzaileekin adostu behar da. Ezin da medikamentua alde batera utzi, gaixoak bi urtez krisi epileptikorik jasan ez duela konprobatu harte. Hori horrela delarik, ezin da bat-batean medikamnetua alde batera utzi, poliki-poliki utzi behar da bi edo hiru hilabeteren poderioan.

Kirurgikoa

Kirurgia erabiliko da sendagai bitartez hobekuntzarik lortzen ez bada. Kirurgia aplikatzeko bi balorazio egin beharko dira, lehenak ez du kirurgiaren beharrik. Bertan, lehen azterketan, elektroentzefalograma (EEG), erresonantzia magnetikoa (IRM), balorazio neurosikologikoa eta beste zenbait ikerketa egiten dira gaixoaren krisi mailaren arabera.
 
Bigarren balorazio honetan kirurgia aplikatzen da. Kirurgia aplikatuko da epilepsiaren zergati argirik aurkitzen ez bada elektroentzefalograma (EEG) eta beste zenbait frogapen egin ondoren. Kontuan hartu behar da, kirurgia bidez ez dela garunean kaltetuta dagoen zatia atera behar, baizik eta epilepsiaren sorreraren gunea mugatu behar da, horrek sorrarazten baititu dardara edo konbultsioak. Horregatik, garrantzitsua da metodo hau aplikatu aurretik milaka azterketa egitea.

Ondorioak

Krisi epileptikoak ez dute eragina izaten norbanakoaren adimenean adibidez. Hori bestelako arazo bat da, norbanakoaren garuneko arazoa. Beraz, gizakiak hitz egiterako orduan arazoak baditu edota ohiko portaerak ez baditu ez da epilepsiak eragin dituelako, hauen sorrera garuneko nahaste baten ondorio da. Alderantziz, arazo guzti hauek sor dezakete krisi epileptiko bat.
 
Gaixo hauek arazo emozinal handiak izaten dituzte, izan ere, gizartean ez daude gainontzekoen antzera. Eskolan, lanean, hau da, eguneroko bizitzan alde baterantz baztertzen dituzte. Ezin dute gidatu, edozein uneetan konbultsio edo dardarak jasan ditzaketelako, kirola ere ez zaie komeni praktikatzea ... Gainera, herrialde batzuetan, gaixo hauek, ez dute makineria erabiltzeko eskubiderik. Honek, askotan, lana hautatzeko arazoa sortzen du, izan ere, aukerak murrizten dira.

Krisi epileptiko baten aurrean eduki beharreko jokabidea

Krisi epileptiko baten aurrean pauso hauek jarraitu:
  1. Ez mugitu gaixoa tokititk.
  2. Ez sartu ezer gaixoaren ahoan.
  3. Posibe bada, buruan golpeak hartu ez ditzan saihestu. 
Jarraian aipatutako kasu hauetan larrialdietara joatea beharrezkoa da:
  1. Emakumea haurdun badago.
  2. Traumatismo larri baten kasua bada.
  3. Gaixoak krisiak bata bestearen jarraian jasaten baditu bost minutuz eta hobekuntzarik antzematen ez bada. Egoera hau oso larria da.
Krisi hauen bitartean gaixoak ez du arnasten muskuluak uzkurtuta dituelako. Gorputzean barrena duen oxigenoa organoetara zuzenduko da eta horregatik ezpain eta belarriek zianosia jasan dezakete. Egoera hau ez da denetan larriena.

Bitxikeriak

Ikerketak egin dira eta ondorioztatu dute Napoleon, Julio Cesar, Socrates eta baita Joana de Arco ere epileptikoak izan zirela. Hala ere, garai haietan ez zegoen gaixotasun honen berririk eta beraz, ezinezkoa zen hauentzat gaixotasun hori jasaten hari zirela jakitea.
 
1997. urteko abenduaren 16an, Japonian 685 haur ospitaleratu zituzten krisi epileptiko bat jasan zutelako. Krisi hauek guztiak, Pokemoneko pasarte baten erruz gertatu ziren, lehenengo denboraldiko 38. pasartearen erruz, hain zuzen. Pasarte horretan bat-bateko kolore aldaketa bortitzak ematen ziren eta jakin izan zuten pasarte horretako urdinetik gorrirako kolore aldaketa bortitz horrek sorrararazi zituela dardara edo konbultsioak haurrengan.

Amy Lee, Evanescenceko bokalistak fundazio bat du, "Out Of The Shadows Foundation" non bertan epilepsiaren inguruko informazioa txertatzen du.
 
Kanye West, Rihanna eta Kid Cudiren "All Of The Lights" bideoklipa editatua izan zen arrisku handia zegoelako krisi epileptiko bat jasateko hura ikusita. Izan ere, kolore aldaketa bortitzak ematen ziren bideoaren hasieran.
Comments