Hasiera‎ > ‎2011-2012‎ > ‎5. Pérez NOEMI‎ > ‎

Hamar Urteko Gerra

Hamar Urteko Gerrak, Gerra Handia (1868-1878) edo Kubako Gerra (Espainian) bezala ere ezagutzen dena, Kubako lehenengo indenpendentzia gerra izan zen Espainiaren aurka. Yarako oihuarekin hasi zen gerra, urriaren 9ko gautik 10era, 1868.urtean. Gerra hau, Demajaguako lursail batean izan en, Manzanillon eta lursail hori Carlos Manuel de Cespedesena zen.
Hamar urte beranduago bukatu zen Zanjóneko Pakea edo Paktuarekin, non Kubako armada independentearen kapitulazioa ezarri zen tropa espainiarren aurre. Akordio honek, ez zuen inongo helburu fundamentalik bermatzen gerrarekiko: Kubako independentzia eta esklabotzaren indargabetzea.

Kausa ekonomiakoa

Kuba krisi ekonomiko bete batean zegoen 1857 eta 1866.urte bitartean. 
Mendebalde eta ekialdeko lurraldeek egoera ekonomiko ezberdina zuten. Mendebaldeko lurraldea garatuagoa zegoen, esklabo gehiago zituen, produkzio handiagoa eta merkaturako erreztasun gehiago. Honek, ekialdeko aberats askoren probetzea ekartzen zuen.
Espainiak zerga altuak eta ordainagiriak bere erara ezartzen zituen.
Espainiak merkatua zorrotz kontrolatua zeukan eta honek uharteko ekonomian eragin zuzena izan zuen. 
Espainiak uhartetik ateratako etekinak kubatarren interesetan baino beraien intereserako erabiltzen zituen. Hala nola, armen ordainketa finantzatzeko (aurrekontu nazionalaren zati handi bat hartzen zuen honek), Fernando Pooren kolonia garatzeko, etab. Gastu hauek, proiektu garrantzitsu bat behar zuenean burutu ziren. Inbertsiorako proiektuak egiten ziren, azukrearen industria modernizatzeko adibidez. Honek, ordea, koloniako egoera okertzen zuen.
Interes bakarra zegoen, soldatapeko lana finkatzea, azukrearen industria garatzeko, espainiar koloniak ez bezala. 

Kausa politikoak

Behin-behineko Gobernua 1869.urtean. Figuerola, Sagasta, Ruiz Zorrilla, Prim, Serrano, Topete, López Ayala, Romero Ortiz eta Lorenzana.
Espainiak ez zuen Kubari baimentzen kargu publikoak okupatzea.
1868ko iraultza espainola, La Gloriosa, interesei elkartutako konspirazio zabalaren aurretik gertatutakoa zen. Kubako kreolo erreformistak eta Serrano eta Dulce jeneralak ahaidetuta zeuden. Baina Gloriosa, Kubako iraultzaren detonatzaile bat izan zen, non giroa psikologikoki prestatuta zegoen Santo Domingoren utzeritik 1865.urtean eta Bereizketa Gerra Estatubatuarra gertatu zenean. Hala ere, matxinada ez zuten esklabuak edo libertoek sortu, baizik eta maila ertaineko pertsonaiek. Gertaera hau ez zuten aurreikusi kreolo iraultzaileek.
Espainiak bileraren eskubideak ukatzen zizkion Kubari ez bazen jefe militar baten gainbegiratze menpean egoten.
Prentsa askatasunik ez zen existitzen.
Partidu politikoak osatzea debekatuta zegoen. 
Informaziorako bileraren porrota 1867.urtean eta honekin, pentsamendu independentista zorrozten den Felix Varela, Jose Antonio Saco eta beste pertsonai batzuekin. 

Kausa sozialak

Klaseen banaketa.
Arraza arteko aurreiritzien existentzia.
Kuba, esklabotasuna existitzen zen eta gainera, krudela izateaz gain, uhartearen ekonomia garapena geldiarazten zuen, izan ere, teknologiaren garapena beharrezkoa zen langile adituen erabilerarako.
Potentzial gatazka handienetako bat, esklabotasuna zen. Kadizeko Gorteetan, Agustin Arguelles, antiesklabista espainiar eta abogatuak, 1811.urtean esklabuekin zegoen tratua deuseztatzeko proposamena aurkeztu zuen.
Andres Jauregi kubatar diputatuak ezezkoa eman zuen, Espainiaren kontrako matxinada bat emango zela trafikoa ezeztatzen ez bazen, mehatxatuz. Bereizteko mehatxuak eta Estatu Batuen anexioa eskatzeko ondorengo eztabaidak eta botazioak baldintzatu zituztelarik. Bertan, diputatu amerikarrak manifestu egin ziren esklabu eta kubatarren aurka. Kreoloak ziren aldeko penintsulako kideak. 
Oligarkiaren barnean zeuden kubatarrak Habana eta Matanzako probintzietan finkaturik zeuden, hamar urtetako gerrari uko egin zioten hauek eta nahiago zuten esklabuak eta landaketak kontserbatzea nahiago baitzuten, islaren askatasuna bermatzeko. Horrela, beren negozioak mantenduko zituzten.

Gerra

Gerra honek, antiesklabista, antikolonialista eta nazional liberaleko izaera eduki zuen. Gainera, ikuspuntu kulturaletik, sentimendu nazionalista finkatzea lagundu zuen. Sozietate eta ekonomiaren aurrerapena lortzeko ere borrokatu egin zen, honek, izaera kontrakulturaleko ondorioak ekarri zituenak.
Cespedesek bere esklabuei askatasuna ematen dietenean eta Independentziaren Deklarazioa (urriaren 10eko manifestua bezala ezagutzen dena ere) irakurtzen hasten denean, 1868.urteko urriaren 10ean. Dokumendu horretan, gerraren kausa eta helburuak azaltzen ditu Cespedesek. 

Ofensiva colonialista

Espainiak, bere militar erasoaldia alde batera utzita, beste antzeko eraso batekin hasi zen, eraso zibila. Horretarako, Kubara inmigratu behar zuten espainiar kontingente guztien zenbaki kopurua handitu behar izan zuen, uhartea gehiago espainolizatzeko helburuarekin.
1868.urtetik 1880.urteera, 382.476 espainiar iritsi ziren Kubara eta 1898.urtean, berriz, Kubak independentzia lortu zuenean, 960.682 espainiarrak ziren, horietatik, 449.287 zibilak ziren eta 511.395 espainiarrak, berriz, militarrak.

Kubara iritsitako populazio espainola

Urtea     Zibilak    Militarrak 
1868     15.035     7.044                                               
1869     14.005     26.200
1870     13.698     14.131
1871     11.880     17.819
1872     15.045     8.613                                                                                                                        

1873     14.475     11.995
1874     14.978     12.163
1875     14.616     19.419
1876     12.220     33.688
1877     10.080     17.818
1878     10.783     9.266
1879     15.109     26.323
1880     12.055     4.018

Kronologia

10-10-1868: Demajaguaren altxamendua eta urriaren 10eko manifestua.
11-10-1868: Yararen erasoa.
20-10-1868: Bayamoren erasoa eta himno nazionalaren letra sortu.
4-11-1868: Matxeteren lehenengo kargua.
4-11-1868: Clavellinasen altxamendua.
26-11-1868: Meategien bilera.
Urtarrila 1869: Habanan, borondatezko jendearen karguak.
11-01-1869: Bayamoren sutea.
07-02-1869: LVren altxamendua.
10-04-1869: Guaiamaroren asanblada.
15-01-1871: Marti erbesteratu espainiara.
Uztaila 1871: Guantanamo inbasioaren hasiera.
04-08-1871: La Indianaren borroka.
08-10-1871: Sanguliren salbamendua.
1871: Kuban, kartzel politikoa argitaratzen da.                  
27-11-1871: Medikuntzako ikasleen fusilamendua.
1873: Errepublika espainiarra argitaratzen da, Kubako iraultzari aurre eginez.                
11-05-1873: Agramonteren heriotza Jimaguayun.
27-10-1873: Cespedes kargutik botatzen dute Bijagualen.
09-11-1873: La Sacraren borroka.
02-12-1873: Palo Secoren borroka.
11-02-74: Naranjoren borroka.
27-02-1874: Cespedesen heriotza San Lorenzon.
19-03-74: Guasimasen bataila.
06-05-1875: LV inbasioaren hasiera.
17-04-1875: Baronan, Lagunasen argitalpena.
04-08-1876: Yaguaramas hirian, Henry Reeveren heriotza.
Urria 1876: LV inbasioaren porrota.
11-05-1877: Santa Ritaren argitalpena.
05-07-1877: Maceoren gutuna, Vicente Garcia Gonzalezentzako.
04-02-1878: Juan Mulatoren borroka.
09-02-78: San Ulpianoren borroka.
10-02-1878: Zanjoneko Paktuaren sinadura.
15-03-1878: Baraguaren protesta.

Pertsonai garrantzitsuak

Gerraren gauzarik garrantzitsuenetariko batzuk, hauek izan ziren:
Carlos Manuel de Cespedes, ez zen gatazkari hasiera eman zion bakarra izan, baizik eta prozesu guztian elementurik erradikalenetako bat izan zen. Bera izan zen Armetako Errepublikaren lehendakaria eta Kubako kargu politikotik kendutako lehen funtzionarioa. Aukera batean, indar espainiarrak bere semeetako bat atxilotu eta heriotz zigorrarekin mehatxatu zuten, ez bazuen gerrari amaiera bat ematen. Carlos Manuelek erantzun negatibo bat erabili zuen eta bere semea hil zuten. Ekintza honekin "Padre de la Patria" izenburua irabazi zuen.
Maximo Gomez jenerala, dominikar ikasketak egin zituen militarrak, bere herriko anti-anexiosita batzuen aurka borrokatu zuen Espainiako armadan militar gazte bat zenean eta ondoren, borroka horren porrotaren ondorioz, Kubara alde egin zuen, non urte batzuk beranduago, independentisten lider militar bat izango zen.
Antonio Maceo jenerala, liberto mulato bat izan zen eta bere ikaskuntzak irabazi zituen bere inteligentziaren estrategia eta balioarengatik.
Vicente Garcia Gonzalez jenerala (Santa Ritaren lehoia) Gerra Handiko errepublika armadaren azken buruzagia izan zen, beldur gehiena ematen zuen jenerala eta Espainiako armadak gehien errespetatu zuena izan zen.
Ignazio Agramonte handiak, Camaguey zonaldeko aristokratak, bere aberastasun guztiei uko egin zien eta matxinatuekin elkartu zen. Famatua izan zen ekintza militar askoetan, izan ere, bere gaitasuna frogatu zen buruzagi bezala eta bere doteak estratega on bat bezala erakutsi zituen.
Calisto Garcia jenerala.
Jose Maceo jenerala, Antonio Maceoren anai txikienetako bat.

Ondorengo historia

Arrakastarik gabeko baina garrantzi handiko gerra honen ondoren, garrantzi txikiagoko beste gatazka batzuk egon ziren, "Gerra Txikia" deituriko bat adibidez, ez zuela arrakastarik izan. 
Azkenean, 1895.urteko otsailaren 24ean, Baireko oihuarekin, 1895eko Gerra hasi zen. 1898an, Ameriketako Estatu Batuak gerran sartu ziren eta tropa espainiarren errendimendua izan zen kubatar-estatubatuarren aurka. Gerraren azken zati honi, Gerra Hispaniar-Kubatar-Estatubatuarra bezala ezagutzen zaio eta baita Beharrezko Gerra ere.

Bibliografia

MORENO FRAGINALS, Manuel, CubaEspaña, España–Cuba. Historia común. Barcelona: Grijalbo Mondadori, 1995. ISBN 84-397-0260-4
DE DIEGO GARCÍA, Emilio, Weyler, de la leyenda a la Historia. Madrid: Fundación Cánovas del Castillo, 1998. ISBN 84-88306-48-2
CARDONA, Gabriel y Juan Carlos Losada, Weyler, nuestro hombre en La Habana. Barcelona: Planeta (segunda edición), 1988. ISBN 84-08-02327-6
CEPERO BONILLA, Raúl: Azúcar y abolición. Apuntes para una historia crítica del abolicionismo. Barcelona: Crítica, 1977. ISBN 84-7423-007-1
ESPADAS BURGOS, Manuel. Alfonso XII y los orígenes de la Restauración. Madrid: CSIC, 1990. ISBN 84-00-07060-7
Comments