Hasiera‎ > ‎2011-2012‎ > ‎5. Pérez NOEMI‎ > ‎

Elektroduendes



Elektroduendes, Bartzelonako (Espainia) punk rock banda bat da. Gaur egun, Itxaso, Alex eta Urik konposatzen dute (2003an, Moro izeneko gitarristak taldea alde batera utzi zuen). Talde hau, urtarrilan, 1996.urtean, la Polla Records, Código Neurótico, los Varukers, Los Worls, etab. musikalen eraginpenarekin osatu zen eta orduztik, punk azeleratu bat jotzen hasi ziren, ahots femenino eta maskulino boteretsuagorekin.
Taldearen izena "La Bola de Cristal" deituriko telebista programa espainol batetik hartu zuten, non bertan, Elektroduendes izeneko pertsonai batzuk agertzen ziren (Bruja Avería, Bruja Truca, Hada Vídeo, Maese Cámara eta Maese Sonoro). Dirudienez, txikitatik oso gustuko zuten programa hori eta denbora zeukaten guztietan ikusten zuten, horren ondorioz, taldearen izena aukeratzeko garaian, hori aukeratu zuten. Orain esaten dute ez dutela izenez aldatuko, izan ere, ezagutzen dieten jende guztiak, Elektroduendes bezala ezagutzen dituztelako.

Letrak

Banda talde honek, animali babesa, mugimendu antineoliberalismo eta anarkismoaren gertuko hitz politiko-sozialak dauzka. Nahiz eta beraiek beti esan ezinezkoa dela beraien ideologi politikoa deskribatu. Izan ere, taldeko pertsona bakoitzak bere pentsatzeko modua dauka eta denak ez dauzkatelako gauza berdinak buruan.

Diskografia

Birak

Espainiako leku desberdinetan jo aparte, beste herrialde batzuetan ere egin dituzte bira asko. 2000.urtean, Kartón de Vino taldearekin eta diskoa besoan zeramatela, Alemaniara joan ziren bira bat ematea. 2001.urtean, berriz, JAR-ri esker, Mexikora joan ziren eta bertan, 17 kontzertu jo zituzten hainbat Estatu desberdinetan. 2002.urtean, berriro ere Alemaniara joaten dira beste bira bat egitera, baina aldi hontan KAKO-ren konpainiarekin. Eta 2004an, Mexikora itzuli ziren Bartzelona kaleetatik, Mexiko kaleetara bere Salgo a la Calle disko berria aurkezten.

Comments