Hasiera‎ > ‎2011-2012‎ > ‎21. Ventureira BEÑAT‎ > ‎

Inglourious Basterds


Ezaugarriak

Quentin Tarantino
Pelikula honen produkzioa 2008ko urrian hasi zen Frantzian eta Alemanian. Brad Pitt, Mike Myers eta Eli Roth izan ziren aukeratuak hainbat paper ordezkatzeko. Tarantinok, Inglourious Basterds maiatzaren 20an estreinatu zuen 2009ko Canneseko Jaialdian. Tarantinoren pelikula hau da kritika gehien jasan dituen pelikula, arrazoi ezberdinengatik. Kritika ezberdin hauen artean, Bigarren Mundu Gerraren historia irreal bat ematen dela, Hitlerren ia karikaturazko ordezkapena Martin Wuttkek egina eta eszenen presentazio anakronikoa Spaghetti western estiloan azaltzen dira. Gainera, soldadu estatubatuar juduen "nazifikatzea" mendeku grinarekin kritikatzen da (pelikulan, beraien metodoak nazien oso antzekoak dira. Hala ere, kritikoen beste sektore handi batentzat eta publiko gehienarentzat, "maisulan" bat bezala kontsideratuta dago; lortzen duen entretenimenduaz gain, bikain lortutako eszenak azaltzen dira. Aipatutako guzti honek, Tarantino gaur egungo zineman dagoen zuzendari garrantzitsuenetako bat bezala kokatzen du.

Argumentua

"The Hollywood Reporter"en oinarritua, " Bi historiak bat egiten dute: batek soldadu bihurtu ziren preso batzuk jarraitzen ditu eta beraien egitekoa naziak hiltzea da, Bridget Von Hammersmarken izeneko alemaniar erresistentziako kide baten agerpenarekin, non kupula naziaren aurka konplot bat saiatzen den denak zinema batean elkartuko direla jakitean. Besteak, ordea, bere gurasoen hilketaren ondoren, nazien aurkako mendeku bat bilatzen saiatzen den judu gazte baten historia jarraitzen du.

SSko ofizial bat, Hans Landa (Christoph Waltz), bere pertsonalitatea Reinhard Heydrich naziarengandik hartuta dagoela dirudi. Honek, juduak jarraitzen ditu Frantziako eskualde batean eta etxe bat lautzean eta etxeko jabeari erasotzean, Perrier LaPadite (Denis Menochet), bere txabolako lur azpian dagoen ezkutalekua agerraraztea behartzen dio, non familia judu bat ezkutatzen den. Denak hildakoak gertatzen dira lurrean barrena metrailatu ondoren, baina neska gazte batek salbatzea lortzen du zelaitik ihes eginez. Bizirauten duen neska gazteak Shoshanna (Melanie Laurent) du izena.

Honetaz gain, Aldo Raine (Brad Pitt) azaltzen da, alias "Aldo Apatxea", eta lehen teniente estatubatuarra da. Erabat ohiko itxura duten soldadu batzuk errekrutatzen ditu eta beraien misioa erresistentzia egitea ez dela irakasten die, baizik eta uniformeko alemaniarrak hiltzea (bai Wehrmatchtekoak izan edota SSkoak) eta beraien akzioak izugarriak izatea betirako gogoratuak izateko beraien etsaiengatik hilketarako erabiliko duten metodoagatik. Errekrutatuen artean, Donny Donowitz (Eli Roth) dago, ikaragarrizko indarra duena, alemaniarren artean "Hartz Judua" bezala ezagutua, non bere zaletasuna naziak hiltzea zen bere buruak beisboleko batearekin suntsituz. Beste bat, Hugo Stiglitz (Til Schweiger) da, soldadu alemaniar arnegari eta psikopata da, eta Gestapoko 13 kide era basati baten hiltzeagatik, "Aldoren Sasikumeak" bezala kontsideratu daiteke, eta hauengatik erreskatatua izan zen Berlinera bidalia izan baino lehen. Sasikumeak beti uzten dute bizirik pertsona bat naziei kontatzeko zein metodo basatiak erabiltzen dituzten eta beraiekin topatuez gero zer egingo luketen jakiteko. Baina joaten utzi baino lehenago, ehizako laban batekin esbastika bat markatzen die kopeta eta hildakoei buru-azala tresna berberarekin mozten diete.

Beste protagonista bat, Wilhelm Wicki (Gadeon Burkhard) da, beste estatubatuar nazionalizatutako alemaniar bat, eta bere funtzioa presoei hizkuntzarekin laguntzea zen. Bandak, Ed Fenechen (Mike Myers) aginteak jasotzen ditu, Winston Churchillen (Rod Taylor) gertukoa dena.

Alemaniar erresistentziako den eta britainiarrentzat lan egiten duen emakume eder bat, Bridget Von Hammersmark (Diane Kruger) izeneko aktoresa bat, aurretik aipatutako beste bi historiekin nahastuko den hirugarren historia izango da, Sasikumeei taberna batean toparazten saiatuz. Baina soldadu alemaniar talde batek eta SSko ofizial batek, Hellstrom (August Diehl), topaketa hori etengo dute denentzako emaitza txarrekin.

Historia paraleloak, zinema frantsesaren jabe batek, Emanuelle Mimieux bezala pasarazten denak, (benetan ihes egindako Shoshanna Dreyfus da) Propagandako ministroaren laguntzaileari atentzioa deitzen dionean elkartzen dira (Sylvester Grothek antzeztua.) Laguntzailea, Wehrmachteko heroi bat da Fredrick Zoller (Daniel Brühl) izenekoa, ezaguna zen soldadu asko hil zituelako frankotiratzaile bezala Italiako  kanpandorre batetik, eta bere burua antzezten du ekintza hauek errepikatuz. Bera Emanuelle frantses ederra konkistatzen saiatzen da, zinea eteten duen bitartean. Bertan erakustaldi bat egingo da non nazien artean maila altuenekoa egongo diren, Hitler adibidez. Zoller ez da ohartzen Shoshannak honen limurkeria erabiliko duela bere mendeku saiakerarentzat. Shoshanak zinema gidatzen du Marcel izeneko afrikar gazte batekin, gainera bere bikotea izango dena.

Bai Shoshanna bai Bridget, erasotuak sentituko dira. Hans Landa buruzagiarengatik, polizia izandakoa, konplotaren helburuaz ohartu baitzen Hirschberg, Raine eta Donowitzekin elkartu zenean Shoshannaren zineman, Bridgeten laguntzaileak bezala infiltratuz.Von Hammersmark eta Sasikumeek tabernan huts egindako bileraren loturaz ohartzean, Landak aktoresa itoarazten du, ondoren Aldo Raine eta Utivich harrapatzeko. Shoshannak, beretaz maiteminduta dagoen aktorea hiltzen du, baina denbora berean emakumea hiltzen du. Ondoren, Marcelek sua ematen dio zinemari pelikulako zintak erabiliz, eta Donowitz, Hirchsbergekin batera (beste Sasikume bat), bertan zeuden guztiei tirokatzen hasi zen, Hitler eta Goebbelsi tirokatuz. Azkenik, Sasikumeek dituzten bonba batzuk lehertzen dira. Leherketa baino minutu batzuk lehenago, Aldo Raine eta Utivichek, Landarekin negoziatzen dute akordio bat eginez. Horrela, berak ez zien ohartuko nazien goi mailakoei lehergaiei buruz, baina ordainetan babes etxe bat eman zioten lurralde estatubatuarretan eta ibiltzeko baimena, beste pribilegio batzuen artean. Mugarantz joaten dira ex-ofizial naziarekin eta Rainek eta Utivichek, bizirauten duten guztiei egiten dieten bezala, kopetan sinbolo nazia egiten die: Esbastika.
Esbastika

Genesia eta banaketaren aukeraketa

XXI. mende hasieratik, Quentin Tarantino zuzendaria hainbat gidoi idazten egon zen, Bigarren Mundu Gerrari buruzko abenturazko pelikula bat adibidez, laster Inglourious Basterds izango zena. Gidoi hau, Enzo G. Castellariren filmean oinarritu dago, zehazki 1978ko Quel maledetto treno blindato (ingelesez Inglourious Bastards) pelikula, baina ez da horren remake-a. Tarantinok lehen fruituak erakutsi zituen 2001eko urrian: " Misio batean itxura asko dauden pelikula bat da, Dirty Dozen edo El desafio de las Aguilas edo Los cañones de Navaroneren antzeko zerbait." Hasieran, mendebaldeko pelikula bat bezala hasi zen, baina ondoren Bigarren Mundu Gerrako Il Buono, Il Brutto, Il Cattivoren bertsio bezala azaldu zen. Historia naziek hartutako Frantzian gertatzen da. Pelikula Estatu Batuetako ejertzitoaren bi talde erreboltariez izatera aldatu zen.

Michael Madsen aktorea, Tarantinoren Reservoir Dogsen azaldu zena, Inglourious Basterdsen parte hartzekoa zen eta pelikula hau 2004. urterako estreinatuta egongo zela esan zen. 2002. urterako, Tarantino ohartu zen Inglourious Basterds pelikula, hasieran pentsatu zuen pelikula baino askoz ere lan handiagoa izango zela eta beste zuzendari batzuk Bigarren Mundu Gerrari buruzko pelikuletan ari zirela lan egiten. Tarantinok hiru gidoi sortu zituen eta zera esan zuen: "Inoiz egin dudan gidoi hoberenetarikoa da, baina ezin izan nuen amaiera egoki bat bilatu." Zuzendariak pelikula hau alde batera utzi zuen denbora batez eta bi zati dituen Kill Billen hasi zen lanean (2003-2004) Uma Thurman aktoresarekin. Kill Bill amaitu zuenean, Tarantinok hiru produkziotarako zen gidoia, 222 orrialdeko produkzio bakarrera murriztu zuen. Zuzendaria berriro ere Inglourios Basterdsekin lan egiten hasi zen eta produkzioari ekin zion 2005. urte amaieran. Hasieran, exekuziotik ihes egin zuten soldadu talde batean eta aliatuei laguntzeko zuten misioan oinarritzen zen. Zuzendariak esan zuen gizonak "ez zirela heroi tipikoak Bigarren Mundu Gerrako arazo handi bat konpontzeko bidaliak."

Tarantinok pelikula naziek hartutako Frantzian gertatzen den spaghetti western bat bezala aurkez zezaten eskatu zuen. Bere saiakera honela esplikatu zuen: "Spaghetti westernen kokaleku espainiar edo inoren lurraldeen antza duten leku bat bilatuko dut; soldadu amerikar, nekazari frantsesekin eta okupazio naziari egindako erresistentzia frantsesarekin. Horrelakoa izango da nire spaghetti westerna, baina Bigarren Mundu Gerrako ikonografiarekin. Baina gauza da, ez naiz puntualki zehatza izango pelikulan. Ez ditut bakarrik Edith Piaf eta Andrews Sisters asko jarriko. Rapa izango dut eta nahi dudana egin ahal izango dut. Erraiak betetzean datza." Zuze ndariak pelikularen eskala zehaztu zuen: "Epikoa izan behar da eta nire eredua egongo da bataila eremuarena, arrazakeria eta barbarismoz leku guztietan, naziak, amerikarrak, soldadu beltzak eta judu eta frantsesak, dena Frantzian gertatzen baita." Tarantinok pelikula E egun inguruan (1944ko ekainaren 6an) eta jarraitzen duenarekin.

2004ko azaroan, zuzendariak pelikularen produkzioa itxaroten jartzea erabaki zuen eta honen ordez Kung-fu pelikula bat grabatzea erabat mandarinez. Tarantinok azkenean 2007an Grindhousen promozioarekin amaitu zuenean, Inglourious Basterdsekin jarraitu zuen. 2007ko irailean, The Irish Timesek esan zuen pelikula 2008an estreinatzeko pentsatuta zegoela, idatziz: "Inglourious Basterds, gerrari buruzko pelikula bat da eta batzuetan The Dirty Dozen eta Cross of Ironen antza du."

Tarantinok Leonardo DiCaprio eskatu zuen Hans Landa bezala aukeratua izateko, nazi lider bat erresistentzia bilatuz. Zuzendariak, ordea, Hans Landa pertsonaia Christoph Waltz aktore austriarrarengatik antzeztea erabaki zuen. Oso aukeraketa ona izan zen, bere antzezpena Hans Landa bezala goraipatua izan baita kritikariengatik, bere intentsitate eta bere gaitasun eleaniztunagatik, eta sari askoren mereziduna izaten amaitu zuen. Waltz izan zen, gainera, Oscar saria irabazi zuen bakarra Tarantinoren pelikulatik 2010ko edizioan.
Horretaz gain, zuzendariak Nastassja Kinski aukeratu zuen aktoresa alemaniar bat antzezteko eta David Krumholtz Rainen taldearen kide bat antzezteko. Tarantinok Simon Peggen parte hartzea bilatu zuen teniente britainiar bezala, baina Peggek proiektua utzi zuen agenda arazoengatik.

Zurrumurru dezente zeuden Tarantinok akziozko zinemako aktore ospetsuak aukeratuko zituela, Sylvester Stallone, Bruce Willis eta Arnold Schwarzenegger bezalakoa, baina zurrumurru hauek gezurrak zirela esan zuen zuzendariak produkzioa baino lehen. Adam Sandler aktoreak esan zuen berak eta zuzendariak elkarrizketak izan zituztela bere parte hartzeari buruz, baina aktoreak ezezkoa eman behar izan zuen bere agenda arazoengatik, Judd Apatowekin lan egitea pentsatuta duelako gehienbat.

Sariak

Premios Óscar

Año     Categoría         Persona                 Resultado
2009 Mejor Película                                 Candidato
2009 Mejor Director     Quentin Tarantino     Candidato
2009 Mejor Actor de Reparto Christoph Waltz Ganador
2009 Mejor Guion Original Quentin Tarantino Candidato
2009 Mejor Fotografía Robert Richardson     Candidato
2009 Mejor Montaje Sally Menke                 Candidata
2009 Mejor Mezcla de Sonido Michael Minkler
                                          Tony Lamberti
                                            Mark Ulano   Candidatos
2009 Mejor Edición de Sonido Wylie Stateman Candidatos

Globos de Oro

Año     Categoría             Actor                     Resultado
2009 Mejor Película - Drama                     Candidata
2009 Mejor Director Quentin Tarantino         Candidato
2009 Mejor Actor de Reparto Christoph Waltz Ganador
2009 Mejor Guion Quentin Tarantino             Candidato

Premios BAFTA

Año     Categoría     Persona                         Resultado
2009 Mejor Director Quentin Tarantino        Candidato
2009 Mejor Guion Original Quentin Tarantino Candidato
2009 Mejor Actor de Reparto Christoph Waltz Ganador
2009 Mejor Fotografía Robert Richardson      Candidato
2009 Mejor Montaje Sally Menke                 Candidata
2009 Mejor Diseño de Producción David Wasco
                Sandy Reynolds Wasco              Candidatos

Premios del Sindicato de Actores

Año     Categoría                     Película        Resultado
2009 Mejor Reparto                                 Ganadora
2009 Mejor Actor de Reparto Christoph Waltz Ganador
2009 Mejor Actriz de Reparto Diane Kruger    Candidata

Comments