Hasiera‎ > ‎2011-2012‎ > ‎2. Etxarri IÑIGO‎ > ‎

Reyes Estévez


Reyes Estévez Lopez 1976ko abuztuaren 2an Cornellá de Llobregaten (Bartzelonan) jaiotako erdi fondoko atleta da, batez ere 1.500m probatan jarduten duena eta arrakasta gehien lortu dituena.Bere garaipen-zerrenda handiak beti kokatu du Fermin Cachoren oinordeko bezala, nahiz eta bere ibilbidea ez den espero zutena baezain ona, hala ere lorpen gehien lortu dituen espainiar atleetako bat da eta postu internazional onenak lortu dituena. 2011. urtean Telecincoko Supervivientes: Perdidos en Honduras realitian parte hartu zuen.

Traiektoria

Reyes Estévezek bere lehen pausoak atletismoaren munduan Cornellá Atlétic taldean eman zituen oso gazteetatik besteetatik nabarmenduz. Espainiako errekorrak lortu zituen 1.000 metrotako proban junior eta promesa mailan, eta Europako errekorra lortu zuen 1.500metrotako proban junior mailan,Espainiako errekorra milian eta espainiako erekorra kadeteetan 3.000 metrotako proban. Honez gain Espainiako txapeldun izan zen junior mailan 1.500metrotako proban 1994 eta 1995. urteetan eta Europako txapeldun izan zen proba beran junior mailan 1993 eta 1995. urteetan.

Bere kalitatearengatik azkar azaldu zen goi mailako lasterketetan. 20 urte betetzear zegoela 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetan partu hartu zuen non semifinalak ez zituen gainditu 1.500 metrotako proban.

Bere momentu gorena hurrengo urtean izango zen Atenasko Mundialetan non brontzezko domina lortu zuen Hicham El Guerrouj eta Fermín Cachoren atzetik geratuz. 1998. urtean Budapestko Europeoan 23 urte soilik zituela Europako Txapeldun bilakatu zen Fermín Cacho bera garaituz. Bere momentu gorenean zegoen eta handik urte betera Sevillako Mundialetan 1999.urtean Cacho garaitu zuen finalean berriro ere hirugarren postua lortu, Cacho laugarren izanik eta Andrés Díaz beste espainiarra bostgarren postuan amaituz. Baina,  2000. urtean Estévezek nahiz eta izugarrizko postua lortu zuen Sevillako Mundialetan eta horrek Sidneyko Olinpiar Jokoetarako txartel bat ematen zion ez zituen oso marka onak lortu urte horretan eta Juan Carlos Higuero eta Jose Antonio Redolat atleeten markak ikusita Espainiako Atletismo Federakuntzak erabiki zuen Reyes ez eramatera Olinpiar Jokoetara .Izugarrizko polemikak egon ziren federazioaren erabakiarekin gainera erabaki horrek ez zuen inongo onurarik ekarri Espainiako atletismoarentzat izan ere 1.500 metrotako proban espainiarrek ez zuten dominik lortu.

Hurrengo urtean Reyes Estévezek gogor ekin zion lanari Espainiako Federakuntzari erakusteko berak benetan balio zuena, horretarako neguko denboraldia prestatu zuen pista estalian jarduteko.Horrela munduko txapelketara joan zen espainiar selekzioarekin Lisboara hain zuzen ere, non bigarren postua lortu zuen oso gutxigatik. Urteko txapelketa nagusian Edmontoneko Mundialetan bostgarren postu on bat lortu zuen, nahiz eta lehenagoko urteetan lortutako dominetatik urrun geratu zen. Hurrengo urtean Municheako pista zabaleko Europear Txapelketan historiako 1.500 metrotako final itxienetako batean zilarrezko domina lortu zuen epaileek hamabost minutu pasa ondoren ea nor zen irabazlea erabakitzeko. Madrilen munduko kopan lortutako bigarren postu batekin amaitu zuen urtea. 2003. urtean seigarren amaitu zuen Pariseko Munduko Txapelketan eta zazpigarren Atenasko Olinpiar Jokoetan finalista izanik, baina dominetatik oso urrun geratuz. 2005. urtean Madrilgo pista estaliko Europear Txapelketan bi brontzezko domin lortu zituen 1.500m eta 3.000m probatan.

2009. urtean bere azken garaipena eta bost urte geroago Espainiako Txapelketan garaile irten zen 1500metroetako proban, honen ondorioz Juan Carlos Higuero eta Arturo Casadorekin batera Munduko Txapelketarako hautatua izan zen, nahiz eta hemen ez zuen gauza handirik egin,izan ere, semifinaletan kaleratua izan zen. Urte honetan ez zen egon espainiar atletarik 1500metrotako finalean.

2010. urtean Espainiako Txapelketan hirugarren postua lortu zuen 1500metrotako proban Arturo Casado eta Manuel Olmedoren atzetik. Hirugarren postu horrekin Bartzelonan ospatuko zen Europako Txapelketarako txartela lortu zuen. Bartzelonako estadio olinpikoan 1500metrotako finalean lasterketako buru joan zen ia ia lasterketa osoan zehar, baina azkeneko rektan sartu zenean hirugarren postuan amaituko zuen Manuel Olmedok, Schlangen alemaniarrak eta Arturo Casado garaileak aurreratu zuten, honela Reyes laugarren postuan utziz.Hau izan zen . Espainiako selekzioarekin korri egin zuen azken lasterketa.

LORPENAK

Atletismo
  Espaiñia
Munduko Atletismoko Txapelketak
Brontzea Atenas 1997 1.500 m
Brontzea Sevilla 1999 1.500 m
Pista Estaliko Munduko Txapelketak
Zilarra Lisboa 2001 1.500 m
Europako Atletismoko Txapelketak
UrreaBudapest 1998 1.500 m
Zilarra Munich 2002 1.500 m
Pista Estaliko Europear Txapelketak
Brontzea Madrid 2005 1.500 m
Brontzea Madrid 2005 3.000 m

SARIAK

Espainiako atletarik onena 1998.urtean
Comments