Hasiera‎ > ‎2011-2012‎ > ‎16. Oiarbide ALEXANDER‎ > ‎

Juanito Oiarzabal


Bizitza

Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga, ezagunagoa Juanito Oiarzabal izenaz (Gasteiz, Araba, 1956ko martxoaren 30a - ) euskal mendizale eta alpinista bat da. Munduko 14 zortzimilakoak (lehen zortzimilakoaCho Oyu,  1985ean igo zuen) igo dituen seigarren alpinista da eta lehena espainiako estatuan, baina oxigonerorik gabe igo direnen artean laugarrena da historia guztian. Hortaz aparte, bera izan da munduko hiru mendi altuenak igo zituen lehena (Everest, K2, Kangchenjunga).


2009an helburu berri bat jarri zion bere buruari, 14 zortzimilakoak bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea. Gaur egun zortzimilako gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin. Baina azkeneko igoera kontutan hartzeko beharrezkoa den baieztapena falta da,  larrialditarako helikopteroa erabili baitzuten jaitsieran. Bigarren postuan Ed Viesturs iparamerikarra dago 21 igoerarekin.
 
Gaur egun arte, 35 espedizio garrantzitsu egin ditu alpinismoaren munduan daramatzan 23 urtetan.

K2ko tontorra lortu eta geroko jaitsiera zailaren ondorioz izozketak jasan zituzten hanketan berak eta bere lagun Edurne Pasabanek. Edurneren kasuan bi behatz ebaki zizkioten eta Juanitoren kasuan denak.

Gainera, Telecinco telebista-kateko Supervivientes eta ETB 2ko El Conquistador del Fin del Mundo eta El Conquistador del Aconcagua  reality-programetan parte hartu du.

Tontor nagusiak

Amerika

1983 - Aconcagua (6.957 m), Argentina.
1984 - McKinley mendia (6.194 m), Alaska.

Afrika

1988 - Kenya mendia (5.199 m), Kenya.

Asia

1985 - Cho Oyu (Tibet, 8.201 m).
1987 - Gasherbrum II (Pakistan, 8.035 m).
1992 - Nanga Parbat (Pakistan, 8.125 m).
1993 - Everest (Nepal, 8.848 m).
1994 - K2 edo Chogori (Pakistan, 8.611 m).
1995 - Makalu (Nepal, 8.465 m), Lhotse (Nepal, 8.516 m) eta Broad Peak (Pakistan, 8.047 m).
1996 - Kanchenjunga (Nepal, 8.586 m).
1997 - Manaslu (Nepal, 8.163 m) eta Hidden Peak (Pakistan, 8.068 m).
1998 - Dhaulagiri (Nepal, 8.167 m) eta Shisha Pangma (Tibet, 8.046 m).
1999 - Annapurna (Nepal, 8.091 m).
2001 - Everest (Nepal, 8.848 m), oxigeno barik.
2002 - Cho Oyu (Tibet, 8.201 m).
2003 - Gasherbrum II (Pakistan, 8.035 m), Hidden Peak (Pakistan, 8.068 m) eta Cho Oyu (Nepal/Txina, 8.201 m, birritan).
2004 - Ama Dablam (Nepal, 6.856 m) eta K2 edo Chogori (Pakistan, 8.611 m).
2008 - Makalu (Nepal, 8.465 m).
2009 - Kangchenjunga (Nepal, 8.586 m).
2010 - Annapurna (Nepal, 8.091 m) (Baieztapenaren beharra jaitsieran helikopteroa erabiltzeagatik)
2011 - Lhotse (Nepal, 8.516 m).
2011 - Manaslu (Nepal, 8.163 m).

Europa

2001 - Elbrus (5.642 m), Errusia.

Liburuak

"Buscando las catorce estrellas" (1997).
"Los 14 ochomiles de Juanito Oiarzabal" (1999).
"Conversaciones con Juanito Oiarzabal" (2001).
"El Everest de Juanito Oiarzabal" (2002).
"Juanito Oiarzabal y el Anapurna, crónica de una cima radiofónica" (2004).
"El placer de alcanzar la cumbre" (2005).
"Los Pirineos de Juanito Oiarzabal" (2006).

Juanitok Lhotse jaistean izandako arazoen ondorioz hasi zen ika-mika azaltzeko egindako prentsaurreko bateko irudiak:






Comments