Hasiera‎ > ‎2011-2012‎ > ‎16. Oiarbide ALEXANDER‎ > ‎

Frankismo garaiko oposizioa

Frankismo garaiko oposizioa, frankismoari edo Francisco Francoren diktadurari Espainiako Gerra Zibilaren bukaeratik (1939) lehen hauteskunde demokratikoak (1977, diktadorearen heriotzatik, 1975, urte eta erdira) ospatu arteko denbora tartean oposatzen zitzaizkion mugimendu politiko eta sozial guztien multzoa da.
Frankismoaren aurkako erresistentzia armatua,"maquis" deiturikoa, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren suspertu zen, aliatuek Francoren erregimena Hitler eta Mussoliniren erregimenen amaieraren iritzikoa izatea serio kontsideratzen ez zutela ikustean, gehienbat. Ez zen oso koordinatua ezta eraginkorra izan eta mugimendu garrantzitsuena Arango haranaren inbasioa izan zen (1944ko urrian). Jarraian, oposizioko mugimendu nagusiek, Espainiako Alderdi Komunistatik hasita, (Internazional Komunistaren diziplinaren eraginpean, Stalinen Sobietar Batasunaren nagusigoaren azpian), borroka armatua utzi zuten (1948) eta "Adiskidetze Nazionala" deituriko politika aukeratu zuten. Pirinioak zeharkatzen zituzten mehatxu bakarrak "Pasionaria"-ren erretolikak ziren, "Radio España Independiente"-tik. Sozialistak eta anarkistak, guztiz ahuldurik eta zatiturik, geroz eta aktibitate gutxiago zuten, atzerrian, taldeetatik kanpo.
Polizia frankista

Alderdi bakarretik ("FET y de las JONS", mugimendu nazionala) kanpoko aktibitate politiko oro debekaturik zegoen, hori dela eta, beste edozein ald e rdi klandestinitate egoeran geratzen zen. Lege bereziak, "Masoneriaren eta Komunismoaren errepresioaren legea" adibidez, edozein desadostasun erakustaldirekin grinatu ziren. Gerra Zibileko galtzaileen aurkako Kausa Orokorra eta atxilotu bakoitzaren prozesu partikularrak, matxinada militarraz akusatuak, espetxeak, hilobiak eta arekak ere bete zituzten. Funtzionarioen garbiketak, irakasleen artean gehienbat, ministerioak, katedrak eta gorriak deiturikoen eskolak ustu zituen; oposizio aberkoien bidez erregimenaren aldekoez ordeztuak, non aurkariak eta tribunala uniformez jantzita joan behar zuten.

Oposizioko taldeek 1940ko hamarkadan zehar jasandako errepresio bortitza serie demografikoetan ere aintzat hartzekoa da.

Monarkikoak, oposizio zehaztugabea

Karlistez gain (hainbat joera politikoetan zatiturik, gehiengoa mugimendu frankistaren barnean kokaturik), frankismoaren aurkako oposizio monarkikoa Joan Borboikoak bideratzen zuen, Alfontso XIII.aren (Bartzelonako Kondearen subiranotasun titulua erabiltzen hasi zen) semeak.

Argi zegoen monarkikoak bando nazionalekoak zirela. Erregimeneko familia bat osatzen zuten, falangistak edo Opus Deiko teknokratak bezala eta Francok utzitako sail ministerialak betetzen zituzten. Soziologikoki, betidaniko familia eskuindar onak ziren. Ez zuten ezkutatzen Francorekiko zaletasuna, beraien jabetzak eta Gerra Zibileko posizio soziala salbatu zuenarena, zalantzazko emaitza duen alternatiba batean fidatu baino lehen. Beraien oposiziozko aktibitateak Franco bera presionatzeko saiakerak ziren eta agian Franco hil edo azkarregi ezgaitu gelditzekotan oso zaila izango zen estatu kolpe bat emateko bideratutako konspiraziozko mugimenduak (Luis Maria Ansonek proposaturikoa).

Jarduera monarkikoa Francorekin akordio batzuetara iristeko (Joan Borboikoaren semearen, Joan Karlos Borboikoaren, heziketa ematen zaio) edo profil liberaleko oposizio errepublikarra zirikatzeko erabakien artean ibili zen. Hori dela eta eman ziren Indalecio Prieto eta Gil-Roblesen arteko topaketak (San Juan de Luzeko ituna, 1948) eta beranduago "Municheko akordio makurra" deiturikoa, frankismo guztian zehar izandako ezkerreko oposizioa ez zenaren errepresio gogorrena sortzeagatik ospetsua (atxiloketak eta 1962ko ekaineko Mugimendu Europarreko Kongresuko laguntzaile batzuen aldi baterako erbesteratzeak).

Denbora askoz, Francok errege-familiarekin jolastu zuen, bere oinordekotzarako zeuden partaideen inguruan: Joan, Joan Karlos, Alfontso Borboikoa Dampierre eta oinordeko karlisten inguruan pista ilunak emanez. Monarkikoen ahotsa, ABC egunkaria, marren artean bakarrik hitz egin zezakeen gai hauetaz. 
Felipe Gonzalez eta Alfonso Guerra

1950eko hamarkada

Langile mugimenduaren susperraldiak klandestinitatean, greba mugimendu oso garrantzitsuak sortu zituen 1950. urte inguruan, Asturiasko Printzerrian, Euskadin eta Katalunian bereziki. Espainia guztira zabaltzeko asmotan, Alderdi Komunistak Greba Orokor Politika, Adiskidetze Nazionaleko Jardunaldia (1958) eta Greba Orokor Baketsua (1959ko ekainaren 18a) antolatu zituen, erantzun ezberdina eduki zuten, baina ezin Gobernua urduri jarri, greba mugimendu oro erreprimitu baitzituen. Hauen porrota, Europa ekialdeko sistema sobietar zapaltzaile nabarmenarekin batera, Alderdi Komunistako pertsonaia garrantzitsuen irteerak eragin zituen (Fernando Claudin, Jorge Semprun edo Federico Mujica).

Kezka gehiago sortu zuen 1956ko ikasle mugimenduak (otsailak 8-11), Gerra Zibileko garaileen eta garaituen semeek batera antolatua, garaileen taldeko pertsonaia garrantzitsuekin batera (Dionisio Ridruejo).

1960ko hamarkada

1960ko hamarkadako garapen ekonomikoak garrantzi handiko aldaketa sozialak ekarri zituen, landetako irteerarekin eta Europarako emigrazioarekin, argi zegoen erregimenak iraun egingo zuela. 1964an ospaturiko "XXV Años de Paz" eta funtsezko legeen erreferendumarengatiko ondoz ondoko legitimazioak, Joan Karlos Borboikoaren errege izendapenaz gain, oposizioko mugimenduak estrategia ez oso eraginkorrak erabiltzera behartu zituen. Frankismo soziologikoa gehiengo indar bezala kokatu zen biztanlerian

Pragako Udaberria eta 1968ko maiatza krisi nabarmena eragin zuten ezker europarrean. Alderdi espainiarretan ere. PCEk (oposizioko alderdi nagusia) Txekoslovakiako sobietar esku-hartzea gaitzetsi zuen eta PCI eta PCF alderdiekin batera eurokomunismoa diseinatzen hasi zen. Muturreko ezker taldeak sortu ziren, orientazio trotskiarrarekin eta maoarrare
kin, oso erakargarriak progres deituriko gazteen artean (ORT, LCR, Joven Guardia Roja...). Modu h
UMDko partaideak, frankismoaren aurkako oposizioa
onetako erakundeak unibertsitate munduan kokaturik zeuden, diktaduraren aurkako oposiziorik indartsuenetarikoa. Ikasle mugimendu antifranki
sta, heziketa politikorako eremu bihurtzeaz gainera, amets gaizto bat bihurtu zen erregimenarentzat eta bere jarraitutasunarentzat (Bartzelona, Madril, Sevilla, Valentzia, Santiago de Compostela, Bilbo, Valladolid...). Espainiako unibertsitate gehienak ikasleen erantzuna jaso zuten transizioko lehen urteetaraino. Diktadurak ikasle mugimenduko efektu sozialez eta politikoez jasotako arriskuak eragina izan zuen bere errea
kzioetan, besteak beste, SECEDren sorreran, gaur egungo CNIren jatorria, Hezkuntza Ministerioari lotua (1968).

Arrakasta gehiago eduki zuten mugimendu sindikal klandestinoek, CCOO.ek adibidez, zeren, politika errealista bat jarraitu zuen sindikatu bertikalek eskaintzen zitu
zten aukerak aprobetxatzeko, langileen baldintzak hobetzearren. Pertsonaia garrantzitsuenak PCEko eta CCOOeko Marcelino Camacho eta
Aita Llanos, apezpiku langilea, nazionalkatolizismoaren Elizako taldeen urruntzearen eta oposizioarekiko oinarrizko mugimendu kristauen gerturatzearen adibide.

1959an sortua, ETA erakundeak bere lehen atentatua egin zuen bere sorreratik bi urtetara eta
hasieran, biztanleriaren zati handi baten babesa eduki zuen erregimenaren aurkako beste edozein alderdi bezala.

Frankismoaren amaiera

1970eko hamarkadan, oposizioaren aurkako talde ugari eta ez oso adierazgarriren koordinazioa eragin zuen frankismoaren amaiera aurrikusgarriak, demokraziaranzko trantsizio batez  hitz egiten hasi ziren. Bi elkarrizketa erakunde sortu ziren: Plataforma Demokratikoa eta Batzorde Demokratikoa, geroago biak baturik "Platajunta" izeneko erakundea sortu zuten.

ETAk Luis Carrero Blanco asesinatu ondoren diktaduraren oinordekotza aukerak gutxitu egin ziren eta Arias Navarroren gobernuak, Joan Karlos I.aren monarkiaren lehen hilabetetaraino luzaturik, irekieraren (1974ko otsaileko espiritua, ez zuen alderdien legalizaziorik nahi, "Mugimenduko Oinarrizko Printzipioak"  errespetatzen zituen asoziazio politikoren bat baizik) eta ortodoxiaren, bunker izenez ezagutzen zenaren, arteko duda-mudako politika bat osatu zuen. Oposizioko mugimenduek ez zuten beraien laguntza eman.

Erreforma edo haustura

Adolfo Suarez gobernuko presidente izendatu ondoren, oposizioaren itxaropenak ez ziren asko hobetu, ez zuten Erreforma Politikoaren Legearen alde egin eta erreferenduma egin zen 1976an, oposiziokoek abstentzio aktiboa bultzatuz. Gobernua, erregeak eta sektore sozialek bultzatua, erreformaren aldekoa zen. Oposizioa, aldiz,  siglez betea eta zalantzazko laguntzekin, hausturaren aldekoa zen.

Hala ere, 1977. urteko lehen hilabeteak gogorrak izan ziren, gobernuaren eta oposizioaren arteko harremanekin. Santiago Carrilloren etorrera klandestinoa, bere atxiloketa eta bere askatzea arreta handiz jarraitu zen. Oposizioko manifestazioak, ultren kontramanifestazioak eta ETAren eta GRAPOren atentatu eta bahiketek  trantsizioaren prozesua kinka larrian jarri zuten, bunkerrak lagundutako militar frankisten estatu kolpe baten susmoa baitzegoen.
Greba bat


Pauso zailena alderdi politikoen legalizazioa izan zen, kasu gehienetan inongo arazorik gabe lortuz:

  • PSOE zatiketa bat jasaten ari zen alderdi historikoaren (gehienak exilioan) eta alderdi berrituaren (barrualdeko lurraldearen eta Internazional Sozialistaren babesarekin) artean.
  • PSP (Enrique Tierno Galvanen irudiaren inguruan).
  • Euskal nazionalistak (EAJ) eta katalanak (ERC, Josep Tarradellas, exilioko "president"-earen irudia kontuan izan gabe, Suarezen bidez Generalitateko Palauean birjarria, Jordi Pujolen CDC eta Kataluniako Batasun Demokratikoa, kristau internazional demokratikoaren babesarekin.
  • Gobernuak sustaturiko eta hurrengo hauteskundeetako garaile izan zen UCD koalizioak fagozitaturiko alderdiak, Kristau Demokrazia adibidez, Joaquin Ruiz-Gimenez eta Jose Maria Gil-Roblesen zatia izan ezik, ez baitzen integratu eta ez zuen diputaturik lortu eta alderdi sozialista-demokratikoak eta liberalak.
Gainera, atomizaturiko alderdi asko zeuden. PCE alderdiaren legalizazioaren eskaeran egon ziren zailtasunak, bere espedientea gobernuko erakundetatik eta erakunde judizialetatik pasatuz, gobernuak amaitu zituen 1977ko Aste Santuan, jai egunak aprobetxatuz eta militarren gehiengoak onartua izan zen kostata. Ezker muturreko alderdi batzuk eta ETArekin erlazioa zuten beste batzuk geratu ziren legalizatu gabe. Frankismoaren aurkako oposizioaren amaiera eta hurrengo denboraldi baten hasiera Carrillok egindako prentsaurrekoan bandera gorri-horiaren onarpena kontsideratu daiteke, hauteskunde askeekin eta 1978ko Konstituzioaren idazketarekin, non Kontsentsua gailendu zen.
Comments