Hasiera‎ > ‎2011-2012‎ > ‎12. Jauregi IÑIGO‎ > ‎

Woodstock jaialdia

Woodstock jaialdia (ingelesez Woodstock Festival edo soilik Woodstock, garaiko izen ofiziala Woodstock Music & Art Fair izan zen, euskaraz "Woodstock musika eta arte azoka") Estatu Batuetako New York estatuko White Lake udalerrian ospatutako musika jaialdi erraldoi eta mitikoa izan zen, garai hartako Rock and Roll jaialdi entzutetsu eta garrantzitsuena. 1969ko abuztuaren 15etik 17rako egunetan ospatu zen, hala ere, izan zuen arrakastarengatik abuztuaren 18rarte luzatu zen jaialdia.

Jaialdia

Hippie Mugimendua

Esaten da Woodstockeko jaialdia historian ezagutu den rock jaialdirik hoberena izan dela. 400.000-500.000 pertsona inguru bildu ziren New York estatuko herri txiki bateko granja batean. Baina kontua da organizazioak 60.000 besterik ez zituela espero eta poliziak 6.000 bakarrik kalkulatu zituen. Beraz, kontzertuak espero zena baino arrakasta handiagoa lortu zuen. Kontzertu hauek eman zirenean Estatu Batuak gerran murgildua zegoen, Vietnamen hain zuzen. Woodstocken bildu zen jendearen gehiengoak bakea aldarrikatzen zuen. Nazkatuta zegoen gerra guztiekin eta bakea, maitasuna, rock and rolla eta amodio librea aldarrikatzen zuten bizimodutzat. Hippie mugimenduaren ideiak jarraitzen zituztela esan daiteke nahiz eta kontzertu hauetara joan zirenak beraien burua hippietzat ez hartu.

Taldeak

Kontzertu hauetan LSD eta kalamuaren kontsumoa ikaragarri handia izan zen. Hiru egun horietan hainbat talde etengabe egon ziren euren abestiak jotzen, besteak beste: Santana, Creedence Clearwater Revival, Janis JoplinThe Who, Joe Cocker, Johnny Winter eta Jimi Hendrix.

Gertakizunak

Zoritxarrez eta seguruenik espero zena baina askoz jende gehiago etorri zelako kontzertuetara, larrialdietarako medikuak lana gainezka izan zuten eta hiru pertsonak bizia galdu zuten. Batek heroina sobredosis baten ondorioz, beste batek apendizitis baten ondorioz eta azkenak traktore istripu batean.

Informazio gehiago

Arrakasta hau ikusita, ondorengo urteetan beste hainbat Woodstockeko jaialdi egin ziren 197919891994 eta 1999an. Hala ere, esan beharra dago talde famatu batzuk ez zutela onartu kontzertu hauetan beraiek jotzea hainbat arrazoiengatik. Beatles taldeak edo The Doors taldeak adibidez, nahiz eta inbitazioa jaso ez zuten onartu.

Bideoa

Comments