Hasiera‎ > ‎2011-2012‎ > ‎11. Gaztañaga ITZIAR‎ > ‎

Christian Dior


Christian Dior (Granville ,Frantzia, 1905eko urtarrilaren 21a - Montecastini Tereme, Italia, 1957ko urriaren 24a) eragin handiko modako disenatzailea izan zen, bere izena daraman modako enpresaren sortzaile, Dior, azken hirurogeita hamar urteko luxuzko marka adierazgarrienetako bat da.

Pariseko École des Sciences Politiqueseko zerbitzu diplomatikoa izan zen Christian Dior hezi zuena.

Christian Diorrek zirriborroak egin zituen Robert Piguetentzat, ordungo modako disenatzailerik garrantzitsuena.

1946an Marcel Boussac, ehungintzako handikiak babesturik, joskintza etxe bat ezarri zuen Parisen. Hogei urteren buruan, bere negozio 15 herrialdetara zabaldu zuen eta 2.000 baino pertsona gehiago zituen bertan lan egiten. Halaber, negozioa beste hainbat produktu berrietara zalbadu zuen, hala nola, perfumeak edota joyak, produktu hauek erabateko arrakasta eduki zuten salmentan.

Oso ezaguna da 1947ko "New Look"a (amerikar kazetari batek emandako goitizena), emakumearentzako joskintzako estilo bat da, sorbalda torneatu, gerri fina, lurretik 20 zentimetrotara dagoen korola formako gona zabal bat proposatzen duena. Dotoretasun klasikoa irudikatu eta emakumezkoaren irudiaren itzulera ekarriko du, eta gainera, luxu eta gehiegikeriaren berreskuratzea ekarriko du, Bigarren Mundu Gerraren ondorenetik.


1953an eginiko elkarrizketa batean, ea jantzi zituen erregina guztietatik zein gustatu zitzaion gehien galdetu zioten eta berak jantzi zuen erregina bakarra Eva Perón izan zela esan zuen. Izan ere, hainbeste afinitatea zuen argentinako lehen dama ohiaren glamourrarekin, non bere lantegian Evaren neurriekin eginiko maniki bat zuen.

Bere heriotzaren ondoren, Dior firmak beste hainbat diseinatzailerekin jarraitu du: Yves Saint Laurent, Marc Bohan, Gianfranco Ferré eta John Galliano.
Dior firmak Diana Galeskoa, Frantziako lehen dama, Carla Bruni edota Espainiako Elena bezalako pertsona ospetsu jantzi ditu eta hainbaten artean.

Comments