Zaharra‎ > ‎Sarrera‎ > ‎

SARRERA

Jakintza Ikastola hezkuntza erakundea den unetik, gizaki desberdinez osaturiko komunitatea da. Bertan, guraso, ikasle eta irakaslek parte hartzen dute eta betebehar eta eginkizun desberdinei aurre egiteko konpromisoa dute, elkarbizitzarako bitartekaritzaren kultura oinarritzat hartuz.

Jakintza ikastola komunitate zabala izanik, pentsaera, izaera eta inguruarekiko eta munduarekiko ikusmolde desberdinak dituzten pertsonez osatua dago. Aniztasun hau kontuan izanik, iritzi, kultura eta balore desberdinetako errespetuan oinarrituko da Jakintza ikastolaren hezkuntza sistema.

Aipaturiko elkarbizitza bermatzerakoan, bitartekaritza sistema erabiliko da. Honen bidez lortzen ez denean, eskuartean dugun oinarrizko arautegi hau tresna bilakatuko da, eta honen izaera euskalduna, hezitzailea, partehartzailea eta demokratikoa ziurtatuko ditu.

Arautegi honen xedea eta ezarpen eremua:

  1. Araudi honen xedea Jakintza ikastolako bizikidetza-esparrua arautzea da ikasleek elkarrekin bizitzen ikas dezaten dagozkien eskubide eta betebeharrak errespetatuz.
  2. Ikasle guztiek eskubide eta betebehar berberak dituzte. Ikastolako zuzendaritzak eta Artekaritza kontseiluak eskubideak eta betebeharrak zorrotz betetzen direla bermatuko dute.
  3. Ikasleen betebeharrak ez betetzea beti hartuko da gutxienez, JOKABIDE DESEGOKITZAT eta hauek lehenbailehen zuzendu beharko dira. 
  4. Neurri zuzentzaileek helburu hezigarria izango dute eta proportzionaltasunaren printzipioak kontuan izanda ezarriko dira.
  5. Ikasturte bakoitzaren hasieran ikastetxek BIZIKIDETZA ARAUAK eman edo gogoraraziko dizkiete irakasle, ikasle eta haien gurasoei edo legezko ordezkariei.