3. ebaluazioa‎ > ‎

8. gaia

Contenidos

  1. 1 8. Giza Baliabideen area (3. ebaluazioa)
    1. 1.1 8.1. Liburuko 178-192
    2. 1.2 8.2. Nola antolatzen du enpresa txiki batek langileen kudeaketa?
    3. 1.3 8.3. Zer da Curriculum vitae bat?
    4. 1.4 8.4. Paula Usabiaga 20 urteko gazte bat da. Batxilergoa amaitu ondoren Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Prestakuntza Ziklo bat egitea erabaki zuen. Ikasketak amaitu eta enpresa batek hautatu du. Zein kontratu proposatu diezaiokete?
    5. 1.5 8.5. Zer da nomina bat?
    6. 1.6 8.6. Zer da soldata?
    7. 1.7 8.7. Zer da lanbideen gutxieneko soldata (LGS)?
    8. 1.8 8.8. Muerza enpresak Alexander Nieto kontratatu du. Kontratuan 1.200 €-ko ordainsaria ezartzen da urtebeterako 14 ordainketetan. Harrituta, lehenengo hilabetea bukatzen denean, Alexanderrek soldata gisa 960 € jasotzen ditu banku transferentzia bidez. Akatsen bat izan ote da transferentzia hori egiterakoan?
    9. 1.9 8.9. Zer da soldata garbia?
    10. 1.10 8.10. Zer da Gizarte Segurantzako kotizazio oinarria?
    11. 1.11 8.11. Valdivielso Sozietate Kooperatiboak langileentzako prestakuntza ikastaro bat antolatu du bi egunez lan orduetan eta horretarako bi espezialista kontratatu ditu. Zein da prestakuntzak Valdivielsori suposatuko dion kostua?
    12. 1.12 8.12. Sozietate Anonimo batek 1.200 langile ditu. Zenbat kideko batzordea dagokio?
    13. 1.13 8.13. Zeri deritzo Negoziazio Kolektiboa?
    14. 1.14 8.14. Zer da gatazka kolektiboa?
    15. 1.15 8.15. Itxiera Patronala.
    16. 1.16 8.16. Zer gertatzen da eraikuntzako langile bat obran ari denean kaskorik gabe?
    17. 1.17 8.17. Zer da Lan arriskuen prebentzioaren helburua?
    18. 1.18 8.18. (HAUTAPROBAK 06-07ekaina) Definitu eta komentatu hitz hauen esanahia-Flexiguridad
koroirastorza.com-3. ebaluazioa-8. gaia

8. Giza Baliabideen area (3. ebaluazioa)

8.1. Liburuko 178-192

8.2. Nola antolatzen du enpresa txiki batek langileen kudeaketa?

Enpresa txikietan ez dago giza baliabideen sail bat.
  • Langileen zuzendaritza estrategikoa Zuzendari nagusiak egiten du.
  • Administrazio saila arduratzen da nominekin, kontratuekin, gaixotasun bajekin… zerikusia duen guztiaz.
  • Langileen hautaketaz eta prestakuntzaz dagokion saila arduratzen da edo bestela hautaketa enpresa bat kontratatzen da.

8.3. Zer da Curriculum vitae bat?

  • Pertsona baten prestakuntza akademiko eta esperientzia profesionalaren zerrenda zehatza adierazten duen latindar esaera da. Lan bila joatean entregatu behar da.

8.4. Paula Usabiaga 20 urteko gazte bat da. Batxilergoa amaitu ondoren Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Prestakuntza Ziklo bat egitea erabaki zuen. Ikasketak amaitu eta enpresa batek hautatu du. Zein kontratu proposatu diezaiokete?

  • Paulak Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua du; beraz, enpresak praktikaldiko kontratua egin diezaioke egindako ikasketen mailako praktikaldi bat egiteko eta honela bere ezagutzak aplikatu eta perfekzionatu ditzake. 
  • Nolanahi ere, kontratu honek ezin izango du bi urte baino gehiago iraun
  • Epe hau pasa ondoren, Paulak beste kontratu mota bat beharko luke edo titulazio ezberdin bat egin beharko luke beste praktikaldiko kontratu bat izateko.

8.5. Zer da nomina bat?

  • Langileari ematen zaion soldaten ordainketa justifikatzeko ematen den agiria.

8.6. Zer da soldata?

  • Besteren kontura lan egiten duen langile batek jasotzen duen ordainketa.

8.7. Zer da lanbideen gutxieneko soldata (LGS)?

  • Gobernuak, LANEren (Lanaren Nazioarteko Erakundearen) 117. konbenioari jarraituz, besteren kontura lan egiten duten langileen oinarrizko ordainsari gisa ezartzen duen soldata da, LELeko (Langileen Estatutuaren Legeko) 27.1 artikuluak ezartzen duena aplikatuz. Langileek ezingo dute hau baino ordainsari baxuagorik jaso. 2003. urtean zera izan zen: 451,2 €/hilean 14 ordainketetan banatua.

8.8. Muerza enpresak Alexander Nieto kontratatu du. Kontratuan 1.200 €-ko ordainsaria ezartzen da urtebeterako 14 ordainketetan. Harrituta, lehenengo hilabetea bukatzen denean, Alexanderrek soldata gisa 960 € jasotzen ditu banku transferentzia bidez. Akatsen bat izan ote da transferentzia hori egiterakoan?

  • Ez, ez da akatsik izan. 1.200 € Alexanderren soldata gordina da, baina enpresak ez dio dena eskura emango, PFEZ eta Gizarte Segurantza ere berak ordaindu behar baititu. Alexanderrek jaso duena soldata garbia da eta hau soldata gordina ken kenkariak eginda lortzen da.

8.9. Zer da soldata garbia?

  • Likidoa. Eskura jasotzen den soldataren zatia. Soldata gordina – Kenkariak

8.10. Zer da Gizarte Segurantzako kotizazio oinarria?

  • Langileak jasotzen duen soldataren arabera ezarritako kopurua da. Jasotzen duen soldata horri kotizazio tasak aplikatzen zaizkio eta horrela Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion kuota lortzen da.

8.11. Valdivielso Sozietate Kooperatiboak langileentzako prestakuntza ikastaro bat antolatu du bi egunez lan orduetan eta horretarako bi espezialista kontratatu ditu. Zein da prestakuntzak Valdivielsori suposatuko dion kostua?

  • Espezialisten soldatak+ erabiliko den beharrezko materiala + ikastaroa antolatzeko behar izan dituen beste gastuak + langileen soldatak + ikastaroan aritzeagatik ekoiztu ez dutenaren kostua (kontuan izan ordaindu egin behar zaiela eta ez dutela ezer ekoizten!) + …

8.12. Sozietate Anonimo batek 1.200 langile ditu. Zenbat kideko batzordea dagokio?

  • 1.000 langileko enpresa bat balitz → 21 batzordekide 
  • Beste 200 horiek 1.000ren frakzioa direnez, +2 egin behar dugu. Beraz, 21 +2 = 23 kide 
  • OHARRA: 186. or. begiratu

8.13. Zeri deritzo Negoziazio Kolektiboa?

  • Enpresa edo enpresa talde batean egin beharreko jardueren inguruko baldintza, langile eta enpresarien arteko akordio bat lortzeko prozesua da.

8.14. Zer da gatazka kolektiboa?

  • Enpresa eta langileak lan harremanaren alderdiren batean adostasunik lortzen ez dutenean gertatzen da.
  • Lortzearren, langileek neurriak har ditzakete: greba konbokatu…

8.15. Itxiera Patronala.

  • Enpresarioak lantokia itxi egiten du, greba edo beste lan irregularitateren bat gertatu dela-eta. Honako arrazoiren bat izan daiteke:
    • Indarkeria pertsonen aurka edo ondare fisikoetan kalte larriak jasateko arrisku nabarmena
    • Lantokia legez kanpo okupatzea edo hori gertatzeko benetako arriskua.
    • Langileak lanik ez egitea edo beste edozein irregularitate, produkzio prozesu normala nabarmenki oztopatuko dutenak.

8.16. Zer gertatzen da eraikuntzako langile bat obran ari denean kaskorik gabe?

  • Lan segurtasunari buruzko legeria ez duela betetzen. Enpresak horrelakorik ez dadin gerta ahalegindu behar du.

8.17. Zer da Lan arriskuen prebentzioaren helburua?

  • Lan baldintzak hobetzea, langileen osasun eta segurtasun maila handitzeko.

8.18. (HAUTAPROBAK 06-07ekaina) Definitu eta komentatu hitz hauen esanahia-Flexiguridad

  • Flexiguritate edo flexiseguritate hitza 1980ko hamarkadan Danimarkako lan merkatuan landutako kontzeptua da eta inguruko herrialdeetara (Finlandiara, Holandara...) zabaldu zen berehala. Flexibilitatea (malgutasuna) eta segurtasuna konbinatzen ditu, lan merkatuari aplikatuz. 
  • Teorian, lan merkatu malgua lortu nahi duen estrategia politikoa da eta, aldi berean, langileen babes soziala bermatu nahi du. 
    • Bereizgarriak 
    • Kontratuak egiteko eta eteteko malgutasuna. 
    • Langabetuen gizarte babes handia, eskubide eta betebeharrak ondo zehaztuz. 
    • Formazio eta berkolokazio politika indartsua. 
  • Langileek bere formazioa eguneratzeko prest egon behar dute, edozein momentutan merkatuaren eskarira egokitzeko xedean. Horretarako formakuntza jarraia antolatzen da, bai langileentzako eta bai langabetuentzako ere. Hortik ondoriozta dezakegu aurrekontu publikoetan eragiten duen kostu handia eta hau izango da bere alderdi kritikatuenetakoa. 
Comments