1. ebaluazioa‎ > ‎

3. gaia

koroirastorza.com-1. ebaluazioa-3. gaia

3. gaia. Enpresaren forma juridikoak (1. ebaluazioa)

3.1. Enpresa moten sailkapena forma juridikoaren arabera

  • Enpresa Indibiduala 
    • ENPRESA INDIBIDUALA 
    • SOZIETATE ZIBIL PRIBATUA 
  • Enpresa Sozietatea 
    • SOZIETATE ZIBIL PUBLIKOA 
    • MERKATARITZA SOZIETATEA 
      • Pertsonalista 
        • Kolektiboa 
        • Komanditario Sinplea 
      • Kapitalista 
        • Komanditarioa akzioengatik 
        • Erantzukizun Mugatukoa 
        • Sozietate Anonimoa 
        • Sozietate Laborala 
    • GIZARTE INTERESEKO SOZIETATEA 
      • Kooperatiba

3.2. Enpresa Indibiduala: Zer da, Sailkapena

Enpresaren jabea pertsona bat da
  • Enpresaburu Indibiduala
    • Definizioa: Merkataritza, industria edo beste jarduera profesional bat egiten duen pertsona fisiko bat da.
    • Enpresaburu izateko baldintzak
      • Adinez nagusia izatea.
      • Ondasun propioak erabiltzeko baliabide guztiak izatea.
      • Bazkide kopurua= 1
    • Erantzukizuna: Jabeak kontrol handiagoa eraman behar du enpresaren gainean, berak zuzentzen baitu enpresaren kudeaketa eta izandako zorrak kitatzeaz bera arduratzen baita; horretarako, behar izanez gero, bere ondare guztia jarri behar du, hau da, erantzukizun mugagabea du.
    • Gutxieneko kapitala: Ez dago.
    • Enpresaren izena: Titularraren izen bera izan behar du.
    • Fiskalitatea: PFEZ ordaindu behar du.
  • Sozietate Zibil Pribatua
    • Definizioa: Kontratu batean oinarritzen da. Kontratu horren baitan bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo industria komunean jartzen adosten dute, honela lortutako onurak elkarren artean banatzeko asmoz.
    • Bazkide kopurua: 2 edo gehiago.
    • Erantzukizuna: Mugagabea eta pertsonala.
    • Gutxieneko kapitala: Ez dago.
    • Enpresaren izena: Bazkideek erabakitako edozein.
    • Fiskalitatea: PFEZ ordaindu behar du.

3.3. Enpresa Sozietatea: Zer da, Sailkapena

Enpresak nortasun juridikoa du, jabeetatik aparteko nortasuna. Nortasun juridiko hau Merkataritza Erregistroan izena ematearekin batera jaiotzen da eta sortutako erakunde berri horri eskubide eta betebeharren titularra izateko eskubidea ematen zaio.
  • Sozietate Zibil Publikoa
    • Merkataritza Erregistroan eman behar du izena.
    • Sozietate Zibil Pribatuaren helburu eta ezaugarri berak ditu, baina bazkideen arteko paktuak publikoak dira eta notario aurrean sinatuko den eskritura publikoaren bidez sortzen dira.
    • Bazkide kopurua= 2 edo gehiago.
    • Erantzukizuna: Mugagabea.
    • Gutxieneko kapitala: Ez dago.
    • Enpresaren izena: Bazkideek erabakitako edozein.
    • Fiskalitatea: PFEZ ordaindu behar du.
  • Merkataritza Sozietatea (Aurrerago jarraipena du)
    • Merkataritza Erregistroan eman behar du izena.
    • Bazkide hauek ere fondo bat jarri dute komunean eta onuren banaketan hartzen dute parte.
  • Gizarte intereseko Sozietatea (Aurrerago jarraipena du)
    • Ez da onura lortzea bilatzen duen enpresa bat. Kideen behar komuna asetzea da helburu.

3.4. Merkataritza Sozietatea

  • Merkataritza Erregistroan eman behar du izena.
  • Bazkide hauek ere fondo bat jarri dute komunean eta onuren banaketan hartzen dute parte.
  • 1. Pertsonalista
    • Bazkideei dagokie enpresaren kudeaketa eta, ondorioz, bazkide bakoitzaren dimentsio pertsonala kapitala baino garrantzitsuagoa izaten da.
      • 3.4.1.1. Kolektiboa
        • 1) Pertsonalista
        • 2) Bazkide kopuru minimoa = 2
        • 3) Nolabait bazkide guztiek hartzen dute parte kudeaketan. Industria bazkide bada, kudeaketan ez du parte hartzen eta lana bakarrik ekartzen du.
        • 4) Erantzukizuna: Mugagabea eta pertsonala. Gizarte zorrei pertsonalki egin behar diote aurre.
        • 5) Gutxieneko kapitala: Ez dago. Guztiz ordaindua.
        • 6) Transmisioa: Ezin da edonola egin. Bazkideen baimena behar da.
        • 7) Enpresaren izena: Bazkide guztien izena, edo batzuena, edo batena, baina ondoren “eta konpainia” erantsiz. Edonola ere, ondoren “Sozietate Kolektiboa” edo “SK” laburtzapena joan behar du.
        • 8) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du.
      • 3.4.1.2. Komanditario Sinplea
        • 1) Pertsonalista
        • 2) Bazkide kopuru minimoa = 2. Horietako bat kolektiboa eta bestea komanditarioa.
          • a) Kolektiboak: Zuzenean hartzen dute parte sozietatearen kudeaketan. Era pertsonal eta mugagabean erantzun behar die sozietatearen zorrei.
          • b) Komanditarioak: Sozietateari aportazio ekonomikoa egin diezaiokete eta emaitza ekonomikoetan parte hartu, kudeaketan parte hartu gabe. Beraz, hirugarren pertsonen aurrean erantzukizun mugatua, bere aportazioen arabera.
        • 3) Transmisioa: Ezin da edonola egin. Bazkideen baimena behar da.
        • 4) Erantzukizuna
          • a) Kolektiboak: Erantzukizun mugagabea.
          • b) Komanditarioak: Erantzukizun mugatua, bere aportazioen arabera.
        • 5) Gutxieneko kapitala: Ez dago. Guztiz ordaindua.
        • 6) Enpresaren izena: Bazkide kolektibo guztien izena, edo batzuena, edo batena, baina ondoren “eta konpainia” erantsiz. Edonola ere, ondoren “Sozietate Komanditarioa” edo “SKn” edo “SKon” laburtzapena joan behar du.
        • 7) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du.
  • 2. Kapitalista
    • Kapital ekarpena bazkideen ezaugarri pertsonalak baino garrantzitsuagoa da. Enpresaren kudeaketak ez dauka zertan bazkide baten eskutan egon beharrik eta enpresaburu profesional bat kontrata daiteke horretarako.
      • 3.4.2.1. Komanditarioa akzioengatik
        • 1) Kapitalista da. Kapitalak bazkideen ezaugarri pertsonalak baino garrantzi handiagoa du.
        • 2) Sozietate komanditario sinpleen ezaugarri berak:
          • a) Transmisioa: Ezin da edonola egin. Bazkideen baimena behar da.
          • b) Erantzukizuna
            • Kolektiboak: Erantzukizun mugagabea.
            • Komanditarioak: Erantzukizun mugatua, bere aportazioen arabera.
          • c) …
        • 3) Desberdintasunak hurrengoak dira
          • a) Bazkideak: 3 edo gehiago (gutxienez bat kolektiboa eta beste bat komanditarioa).
            • Kolektiboak: Zuzenean hartzen dute parte sozietatearen kudeaketan. Era pertsonal eta mugagabean erantzun behar die sozietatearen zorrei.
            • Komanditarioak: Sozietateari aportazio ekonomikoa egin diezaiokete, akzioak erosiz. Akzioak kapitalaren zati alikuotak dira (berdinak) eta horregatik Sozietate Anonimoen araudia aplikatzen zaie.
          • b) Gutxieneko kapitala: 60.101,21 €. Kopuru hau sozietatea eratzeko momentuan guztiz harpidetuta eta gutxienez %25a ordainduta egon behar du.
          • c) Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren “Sozietate Komanditarioa akzioengatik” edo “SKnAngatik” laburtzapena joan behar du.
          • d) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du.
      • 3.4.2.2. Erantzukizun Mugatukoa
        •  1) Kapitalista da. Kapitalak bazkideen ezaugarri pertsonalak baino garrantzi handiagoa du. Bazkide gutxi dituzten enpresentzako aproposa eta kapital kopuru handia behar ez duena.
        • 2) Bazkide kopuru minimoa = 1 edo gehiago.
        • 3) Erantzukizuna: mugatua, bere aportazioen arabera.
        • 4) Kapital Soziala partizipazioetan banatuta dago. Partizipazio hauek erantzukizun mugatuko sozietate bateko kapital sozialaren zati berdin eta zatiezinak dira. Partizipazioak ezin dira titulu negoziagarriekin bat egin.
        • 5) Partizipazioen Transmisioa murriztua da eta ezin dute akzio izena hartu. Administratzaileak informatu behar dira→
          • a) Aldaketa egiteko intentzioa.
          • b) Partizipazio kopurua.
          • c) Eroslearen nortasuna.
          • d) Adostutako prezioa.
Beste bazkideek partizipazio horiek nahiko balituzte, lehentasuna izango lukete. Transmisio dokumentu publikoan egin behar da.
        • 6) Gutxieneko kapitala: 3.005,06 €. Kopuru hau sozietatea eratzeko momentuan guztiz harpidetuta eta ordainduta egon behar du.
        • 7) Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren “Erantzukizun Mugatuko Sozietate” edo “Sozietate Mugatua” edo “SRL” edo “SL” laburtzapena joan behar du.
        • 8) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du.
        • 9) Eraketa: Eskritura publikoaren bidez, Merkataritza Erregistroan. Gutxienez hurrengo datuak:
          • a. Sozietatearen izena.
          • b. Gizarte objektua (zein sozietateek osatzen duten…).
          • c. Egoitza soziala.
          • d. Kapital soziala, partizipazio kopurua, bere balio nominala…
          • e. Administrazioa antolatzeko modua.
          • f. Bazkideen iritziz ezarri behar diren legezko paktuak edo baldintza bereziak.
        • 10) Sozietatearen Organoak: Zuzendaritza organoa horrela osatzen da →
          • a. Batzar Nagusia: Berak landu ditzakeen gaiak hurrengoak dira:
            • Lan kudeaketaren zentsura.
            • Urteko kontuen eta ekitaldiaren emaitzaren aplikazioaren onarpena.
            • Administratzaileen izendapena eta kargutik kentzea.
            • Estatutuen aldatzea.
            • Bazkide guztiak, bileran parte hartu ez dutenak barne, Batzar Orokorrak onartutakoaren menpe gelditzen dira.
          • b. Administratzaileak
            • Ezingo dute sozietatearentzat lehia izan daitekeen zerbaitetan lan egin.
            • Eskritura sozialak ezartzen duen epean lan egingo du eta Batzar Nagusiak edozein unetan kendu ahal izango du kargutik.
            • Urteko kontuak aurrera eraman ahal izateko, sozietate anonimoen arauak jarraitu beharko ditu.
            • Ez du zertan bazkide izan beharrik.
        • 11) Bazkideen eskubideak
          • Ondarearen banaketan parte hartzeko eskubidea.
          • Tanteo eskubidea beste bazkide batzuek saltzen dituzten partizipazioetan.
          • Gizarte erabakietan parte hartzeko eskubidea.
          • Administratzaile aukeratua izateko eskubidea.
          • Eskrituretan ezarritako epeetan informazioa jasotzeko eskubidea.
      • 3.4.2.3. Sozietate Anonimoa
        • 1) Guztiz kapitalista da. Bazkideen ezaugarri pertsonalek ez dute inolako garrantzirik eta elementu garrantzitsu bakarra kapitala da. Enpresa handiei egokitzen zaie hobeto.
        • 2) Bazkide kopuru minimoa = 1 edo gehiago. Gainera pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke.
        • 3) Erantzukizuna: mugatua, bere aportazioen arabera.
        • 4) Gutxieneko kapitala: 60.101,21 €. Kapital Soziala akzio izendunetan edo eramaile akzioetan banatuta dago. Kopuru hau sozietatea eratzeko momentuan guztiz harpidetuta eta %25a ordainduta egon behar du gutxienez.
        • 5) Partizipazioen Transmisioa librea da.
        • 6) Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren “Sozietate Anonimoa” edo “SA” laburtzapena joan behar du.
        • 7) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du.
        • 8) Eraketa: Eskritura publikoaren bidez, Merkataritza Erregistroan. Gutxienez hurrengo datuak:
          • a. Sozietatearen izena.
          • b. Gizarte objektua (zein sozietateek osatzen duten…).
          • c. Egoitza soziala.
          • d. Kapital soziala, akzio kopurua, bere balio nominala, bere mota, seriea…
          • e. Administrazioa antolatzeko modua.
          • f. Bazkideen iritziz ezarri behar diren legezko paktuak edo baldintza bereziak.
        • 9) Sozietatearen Organoak: Zuzendaritza organoa horrela osatzen da:
          • a. Batzar Nagusia: Enpresaren gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzen diren bazkideen bilera da. Hiru mota daude:
            • 1. Ohiko Batzar Orokorra:
              • Administratzaileek deitu behar dute bilera honetara
              • Ekitaldi bakoitzaren lehen 6 hilabeteen barruan biltzen da kudeaketa soziala zentsuratzeko, aurreko ekitaldiko kontuak onartzeko eta emaitzei buruz ebazteko
            • 2. Ezohiko Batzarra: Administratzaileek deitu behar dute bilera honetara ere. Ez du aurreko batzarraren baldintza guztiak bete beharrik. Urtean bat egin daiteke, edo gehiago, edo batere ez. Edozein garaitan izan daiteke.
            • 3. Batzar Unibertsala: Edozein gai lantzeko era daiteke, bertaratutakoek aho batez bilera egitea onartzen badute
          • b. Administratzaileak
            • Batzar Orokorrak izendatu ditu.
            • Ez dute bazkide izan beharrik, estatutuek ez badute kontrakorik esaten.
            • Urteko kontuak egin beharko dituzte: balantzea, galdu-irabazien kontua eta memoria.
            • Sozietatearen objektua den merkataritza mota berean ezingo dute lanik egin.
            • Batzarrak nahi duenean kargutik kendu ahal izango du.
            • Legearen edo estatutuen kontra egindako ekintzen ondorioz gerta daitezkeen gertakariengatik sozietatearen, akzionisten eta hartzekodun sozialen aurrean erantzukizuna dute.
      • 3.4.2.4. Sozietate Laborala edo Lan Sozietatea
        • 1) Kapitalista da. Kapital sozial gehiena (%51 baino gehiago) langileena da.
          • a. Anonimoa
          • b. Erantzukizun mugatukoa
        • 2) Bazkide kopuru minimoa = 4 edo gehiago. Horietatik 3 langile bazkideak izan behar dute.
          • a. Bazkide batek ezin du kapitalaren herena ordezkatzen duen akzio kopurua eduki.
          • b. Erakunde publikoak %49raino irits daitezke.
          • c. Kapitalaren %51 langile bazkideena da.
        • 3) Erantzukizuna: mugatua, bere aportazioen arabera.
        • 4) Kapital soziala akzio nominatiboetan edo partizipazioetan banatuta dago.
          • a. Lan sozietate anonimoan %25a ordainduta egon behar du. Gutxieneko kapitala: 60.101,21 €.
          • b. Erantzukizun mugatuko lan sozietatean %100 ordainduta egon behar du. Gutxieneko kapitala: 3.005,06 €.
Bi motatako akzio eta partizipazioak
            • a. Lan motakoak: Langile bazkideentzako.
            • b. Orokorrak: Langileak ez direnentzat.
        • 5) Sozietate hauek Erreserba Fondo Berezia osatu behar dute, onura likidoaren %10a gordez.
        • 6) Bazkide ez diren langileak kontrata ditzakete, baina muga batzuekin:
          • a) Hauen lan orduak ezin dira langile bazkideen lan orduen %15a baino gehiago izan.
          • b) 25 langile baino gutxiagoko enpresetan kopuru hau %25eraino igotzen da.
        • 7) Partizipazioen Transmisioa
          • Lehentasuna → bazkide ez diren langile mugagabeak
          • Gero → Langile bazkideak
          • Gero → Izaera orokorreko bazkideak..
          • Ez baleude, kontratu mugagabea ez duten beste langileak.
        • 8) Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren “Erantzukizun Mugatuko Lan Sozietatea” edo “Lan Sozietate Anonimoa” edo “Sozietate Anonimo Laborala” “SLL” edo “SAL” laburtzapena joan behar du.
        • 9) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du.
        • 10) Eraketa: Eskritura publikoaren bidez, Merkataritza Erregistroan. Ez da onura lortzea bilatzen duen enpresa bat. Kideen behar komuna asetzea da helburu.

3.5. Gizarte intereseko Sozietatea

Ez da onura lortzea bilatzen duen enpresa bat. Kideen behar komuna asetzea da helburu.
  • 1. Kooperatiba
    • 1)Sozietate irekia.
    • 2)Pertsonalista. 
    • 3)Gutxieneko bazkide kopurua: 5. 
    • 4)1987ko Kooperatiben Lege Orokorrak arautzen du. 
    • 5)Pertsona fisiko edo juridikoen elkarte bat da; ez da onura lortzea bilatzen duen enpresa bat. Kideen behar komuna asetzea da helburu. 
    • 6)Klasifikazioa 
      • a) Lehen gradukoa: Bazkide kopuru minimoa = 5. Normalean pertsona fisikoak izan ohi dira. 
      • b) Bigarren gradukoa: Bazkide kopuru minimoa = 2. Normalean pertsona juridikoak diren kooperatibak izan ohi dira. Bazkideak sartzea edo ateratzea boluntarioa eta librea da. 
      • c) … 
    • 7) Behin fondo komunak asetu direnean, emaitza ekonomikoak (soberakinak) bazkideen artean banatzen dira. 
    • 8) Erantzukizuna: mugatua aportazioen arabera. Hala ere, estatutuak beste zerbait esan dezakete. 
    • 9) Kapital aldagarria (bazkide gehiago sartzen diren heinean hazi egiten da eta alderantziz) eta egitura nahiz kudeaketa demokratikoa duen sozietatea da. Gutxieneko kapitala: Estatutuetan ezarritakoa. Sozietatea eratzeko momentuan kapitala guztiz harpidetuta eta %25a ordainduta egon behar du gutxienez. Bazkide batek ezin du: 
      • a) Lehen gradukoetan → %25a baino gehiago izan. 
      • b) Bigarren gradukoetan → %45a baino gehiago izan. 
    • 10) Sozietate hauek Beharrezko Erreserba Fondoa eta Sustapen Fondoa osatu behar dute, onura likidoaren %30a gordez. 
    • 11) Partizipazioen Transmisioa ez da librea. Zailtasunak dituzte eta irabazirik gabeko ondare komun bat sortu ohi dute. 
    • 12) Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren “Sozietate Kooperatiboa” edo “SKoop” laburtzapena joan behar du. Zenbait erkidegok bere laburtzapena ere behartzen du: S. Coop. C. (Katalunia), S. Coop. And. (Andaluzia), S. Coop. V. (Valentzia). Erantzukizun mugatukoa bada, “SL” erantsi behar zaio. 
    • 13) Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du. 
    • 14) Eraketa: Estatutu eskriturak idatzi, eskriturak notario aurrean sinatu eta kooperatiben Erregistroan izena eman. 
    • 15) Sozietatearen Organoak 
      • a. Batzar Nagusia: Enpresaren gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzen diren bazkideen bilera da.
      • elburua: kudeaketa soziala aztertu, aurreko ekitaldiko kontuak onartzeko eta kooperatibaren politika orokorra aztertzea. 
      • b. Artezkari Batzordea: Kooperatibaren gobernua, kudeaketa eta ordezkaritza da. Bazkide diren 3 kide behintzat izan behar ditu eta zuzendaria izenda dezake. 
      • c. Errekurtso Batzordea: Organo hau Lehen Graduko kooperatibetan bakarrik existitzen da, estatutuek horrela aurreikusten dutenean. Bere funtzioa da bazkideek aurkeztutako zigorrak tramitatu eta horiei buruz ebaztea.
      • d. Kontu-hartzaileak: Urteko kontuak zentsuratu behar ditu. Pertsona fisikoak izan behar dute eta bazkide bat eta hiru artean izan behar dute. 
    • 16) Bazkideak 
      • · Eskubideak 
        • Kooperatibaren jardueretan parte hartzea. 
        • Beharrezko informazioa jaso. 
        • Soberakinetan parte hartu. 
      • · Betebeharrak 
        • Bileretara joan. 
        • Organo sozialek onartutako balizko akordioak bete. 
        • Prestakuntza jardueretan parte hartu. 
    • 17) Kooperatiba motak 
      • Elkarlanekoak 
      • Kontsumokoak 
      • Etxebizitzakoak 
      • Nekazaritzakoak 
      • Lurraren ustiapen komunekoak 
      • Zerbitzuetakoak 
      •  Itsasokoak 
      • Garraiolarienak 
      • Aseguruenak 
      • Osasunekoak 
      • Irakaskuntzakoak 
      • Hezkuntzakoak 
      • Kreditukoak…

3.6. Akzionistak. Zer dira? Zeintzuk dira bere eskubideak

  • Zer dira? Akzio bat edo gehiagoren jabeak dira.
  • Eskubideak
    • Onura sozialen ondorioz gelditzen den ondasunaren banaketan parte hartzeko eskubidea. Dibidenduak ez banatzeko erabakia ere har daiteke eta, orduan, erreserbatan gordetzen dira, berriro ere enpresan inbertitzen direlarik.
    • Akzio berriak igortzerakoan lehentasunezko harpidetza eskubidea. Kapital handitzean, akziodunek lehentasuna dute akzio berriak erosteko orduan.
    • Batzarrera joateko eta betorako eskubidea.
    • Akordio sozialen kontra egiteko eskubidea. Adibidez, akordio horiek estatutuen kontra badaude gerta daiteke.
    • Akzionisten batzordean hartutako akordioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, honela bere botoa eman ahal izateko.

3.7. Akzioak eta Tituluak

  • Akzioak: SAren kapitala zati berdinetan banatzen da eta bakoitzari akzio deritzo.
  • Tituluak: dokumentu fisikoak dira. Bazkide bakoitzak duen akzio kopurua eta ondorengo transmisioak idatziz jasotzen dituen kontabilitate inskripzioak dira.

3.8. Zer da balio nominala?

Akzio bakoitzak lehenengo salmentan duen balioa da eta tituluan edo kontuan egindako oharpenetan agertzen da.

3.9. Zer da akzio primaduna?

Akzio bat bere balio nominala baino prezio handiagoan saltzen denean.

3.10. Zer da balio teorikoa?

3.11. Zer da balio eraginkorra?

Salerosketa momentuan akzioak merkatuan duen balioa. Eskaintzaren eta eskariaren menpe dago eta normalean ez dator bat balio nominalarekin
  • Parearen gainetik dago → Balio eraginkorra > Balio nominala
  • Parean → Balio eraginkorra = Balio nominala
  • Parearen azpitik → Balio eraginkorra < Balio nominala

3.12. Zer da burtsa kapitalizazioa?

Burtsa Kapitalizazioa = Kotizazioa · Titulu kopurua

3.13. IBEX-35

Espainiako Burtsaren indizea da. Berau osatzen dute 35 balio garrantzitsuenek, burtsa kapitalizazioaren eta kontratazio maiztasunaren arabera hautatuak

3.14. Zer da harpidetza eskubidea?

Enpresak dirua behar duenean, akzioak igorri ditzake, hau da, kapitalaren zabalpena egin. Kasu honetan akzionistek lehentasuna dute lehen zuten proportzio bera mantentzeko.

3.15. Errenta eta erretagarritasuna

Errenta → Epe batean inbertsio batek eskaintzen duen diru sarreren kopurua. Tituluaren errenta garbia errenta gordinari deskontu guztiak kendu eta gero ateratzen da.

3.16. Akzio motak

  • Eskubideen arabera
    • 1. Arruntak
      • Ez dute eskubide berezirik.
    • 2. Pribilegiatuak
      • Pribilegioren bat dute, gutxieneko dibidenduren bat jasotzea, adibidez.
  • Titulartasunaren arabera
    • 1. Nominatiboak
      • Akzioek jabearen izena idatzita daramate.
    • 2. Eramaileari
      • Akzioaren jabea une horretan duena da.
  • Kapitalaren arabera
    • 1. Arruntak
      • Akzioak erosterakoan monetaz ordaindu ziren.
    • 2. Propioak
      • Akzioak erosterakoan, monetaz ordaindu beharrean espezietan ordaindu ziren, adibidez, eraikin bat eman zuen edo beste baliabide batzuk…
    • 3. Liberatuak
      • Akzioak igortzerakoan, zati batean erreserbei kargu eginez egin ohi da baina guztiz liberatuta badaude, orduan guztiz banatzen dira.

3.17. Ondoren agertuko diren pertsonek sozietate kolektibo bat osatzen dute...

  • Ariztimuño, De la Cuesta eta Benmiloud, Sozietate Kolektiboa. 
  • Ariztimuño, De la Cuesta eta Benmiloud, SC. 
  • Ariztimuño eta De la Cuesta eta konpainia, Sozietate Kolektiboa. 
  • Ariztimuño eta Benmiloud eta konpainia, SC. 
  • Ariztimuño eta konpainia, Sozietate Kolektiboa. 
  • Ariztimuño eta konpainia, SC. 

3.18. Enpresa bat eratu da eta bazkideek Sozietate komanditarioa akzioengatik izango dela erabaki dute...

Ez. Jabeen izenak ondo daude jarrita (edozein izen jar daiteke!), baina ez du Sozietate Komanditarioa Akzioengatik dela zehazten. . → “ “ S Kn Angatik

3.19. Etxabe andereak 15.000 €-ko kapital soziala duen enpresa baten 150 akzio ditu...

1.       Edozein akzionistak kapital proportzio bera mantenduko du.

Hasierako akzio kopurua = 1.500 akzio zeuden 12 €-tan

Zabalpenaren ondorengo akzio kopurua =  500 akzio berri daude 10 €-ko Balio Nominalean.

ERAGINA =     3. Beraz, akzio berri bat erosi ahal izateko 3 akzio zahar behar dira.

 

Etxaberen kasuan:

·         1.500 akzio zahar ® 500 akzio berri

·         150 akzio zahar ® x akzio berri

X=  = 50 akzio berri eros dezake Etxabek

2.       Akzioen Balio Teorikoa zabalpenaren ondoren,

·         BALIO TEORIKOA =   11,5 €-ko BALIO TEORIKOA

3.       Harpidetza Eskubidearen Balioa:

·         Balio Teoriko eta Kotizazioaren arteko diferentzia da. Akzionista zaharrari, zabalpena egitean, akzioak zenbat jaitsiko diren adierazten dio.

·         12 - 11,5 = 0,5 € da akzio bakoitzaren HARPIDETZA ESKUBIDEA

4.       Etxabe anderearen alternatibak

·         Dagozkion 50 akzio berriak erosi ® 50 × 10 = 500 € ordaindu.

·         Ez erosi eta interesa duen bati Harpidetza Eskubidea saldu ® 150 × 0,5 = 75 € jaso.

·         Ezer ez egin. Kasu honetan, Etxabe andereak indar proportzionala galduko du…

·        

5.       Hartoren ordainketa

·         Lehentasun eskubiderik gabeko pertsona batek akzio berriak erosi nahi baditu, Harpidetza Eskubideak ordaindu behar ditu, 0,5 € bakoitza (Akzio berri batentzako, 3 akzio zahar behar direnez, 0,5 × 3 = 1,5 € ordaindu beharko du antzinako akzionistaren balio galera konpentsatzeko) eta horri akzioaren prezioa erantsi beharko dio (10 €). Guztira 11,5 € (10 enpresarentzat eta 1,5 akzionista zaharrarentzat).

·         Beraz, 1.000 akzio erosteko, horrela geratuko zaio kontua:

o   Akzio berriak 500 bakarrik daude eta hau da Hartorentzat izango duen kostua:

§  500 × 11,5 = 5.750 €

o   Gainontzeko 500 akzioak merkatuan daudenetatik erosi beharko ditu, 12 €-tan:

§  500 × 12 = 6.000 €

o   Beraz,

§  5.750 + 6.000 = 11.750 € ordainduko du gutxienez

§  Edo, akzio berririk ez balu lortuko, 1.000 × 12 = 12.000 € gehienez

6.       Etxaberen ordainketa

§  50 × 10 = 500 €

§  450 × 11,5 = 5.175 €

§  500 × 12 = 6.000 €

§  500 + 175 + 6.000 = 11.675 € ordainduko du gutxienez

 

§  50 × 10 = 500 €

§  950 × 12 = 11.400 €

§  500 + 11.400 = 11.950 € ordainduko du gehienez



3.20. Inbertitzaile batek 2.500 akzio erosten ditu, 25 €-ra...

Comments