1. ebaluazioa‎ > ‎

2. gaia

Contenidos

  1. 1 2. gaia. Merkataritza eta zerga legedia (1. ebaluazioa)
    1. 1.1 2.1. Zer da apoderatua?
    2. 1.2 2.2. Zertarako balio dute Kontabilitate liburuek?
    3. 1.3 2.3. Kontabilitate arauak
    4. 1.4 2.4. Zer galarazten du Lehiakortasun Legeak? Orokorrean esan eta adibide batzuk jarri.
    5. 1.5 2.5. Lehiakortasun Legeak Lehia desleiala bezala hartzen dituen jarrerak
    6. 1.6 2.6. Zein da Publizitatearen Lege Orokorraren helburua? Zer debekatzen du?
    7. 1.7 2.7. Industria jabetza eta kontsumitzaileen defentsa
    8. 1.8 2.8. Merkataritza Erregistroaren helburuak
    9. 1.9 2.9. Zerga Lege Orokorra
    10. 1.10 2.10. Estatuaren Aurrekontu Orokorrak
    11. 1.11 2.11. Zerga Zuzenbidea
    12. 1.12 2.12. Tributuak: Definizioa, helburua eta sailkapena
    13. 1.13 2.13. Tasak: Definizioa eta adibideak
    14. 1.14 2.14. Kontribuzioak: Definizioa eta adibideak
    15. 1.15 2.15. Zergak: Zer dira eta adibideak
    16. 1.16  2.16. Dibidenduak
    17. 1.17 2.17. Zergapekoa
    18. 1.18 2.18. Subjektu pasiboa
    19. 1.19 2.19. Zerga baten zergapeko egitatea
    20. 1.20 2.20. Zerga oinarria
    21. 1.21 2.21. Likidazio oinarria
    22. 1.22 2.22. Zerga kuota
    23. 1.23 2.23. Zerga zorra
    24. 1.24 2.24. Zergak eta zerga motak
    25. 1.25 2.25. Tasa inposatzailea, Tasa inpositiboa edo Grabamen Tasa
    26. 1.26 2.26. PFEZ: Izena, Definizioa, Banaketa
    27. 1.27 2.27. SZ: Izena, Definizioa, Zergapeko egitatea, Zerga oinarria, Tasa inpositiboa edo Grabamen Tasa, Epeak
    28. 1.28 2.28. JEZ: Izena, Biltzaileak, Zer da? Likidatu beharreko kopurua, Norentzat
    29. 1.29 2.29. BEZ: Izena, Balio erantsia, Zer da, Salbuespenak, Subjektu pasiboa eta Zergapekoa, Tasa inposatzaileak, Ajusteak, Adibideak, Enpresak eraman beharreko liburuak, Enpresaburuaren beste obligazio batzuk
    30. 1.30 2.30. Alcayaga enpresak hurrengo diru sarrera eta gastuak izan ditu ekitaldi ekonomiko batean...
    31. 1.31 2.31. ETE baten zerga oinarria 432.000 €-koa da. Aurkitu ezazu amaierako emaitza garbia.
    32. 1.32 2.32. Agirre&Azurmendi S.A. enpresak 1.000 € balio duen egurra erosi du...
    33. 1.33 2.33. Aurreko ariketako enpresak...

koroirastorza.com-1. ebaluazioa-2. gaia

2. gaia. Merkataritza eta zerga legedia (1. ebaluazioa)

2.1. Zer da apoderatua?

Pertsona bat ordezkatzeko baimena duen pertsona.

2.2. Zertarako balio dute Kontabilitate liburuek?

Epe batean enpresa batean gertatutako kontabilitate gertaerak apuntatu eta erregistratzeko balio dute. Era sistematizatuan egin ohi da.

2.3. Kontabilitate arauak

Merkataritza Kodearen zati bat da, 25. artikulutik 49. artikulura artekoa.
  • Enpresaburuak operazioak kronologikoki jarraitzea ahalbidetzen duen kontabilitate ordenatua, enpresa-jarduerarentzat egokia, eraman behar du, balantze eta inbentario sistematikoak eginez.
    • Enpresaburuak edo apoderatu batek eraman dezake.
    • Merkataritza sozietateek akta liburu bat eraman behar dute. Bertan gutxienez hurrengo atalak azaldu behar dituzte:
      • Ohiko eta ezohiko batzarrak eta sozietateko beste organoek hartutako erabakiak
      • Organuaren deialdi eta eraketari buruzko datuak.
      • Landutako gaien laburpentxo bat.
      • Apuntatuak izateko eskaera egin eta gero egondako parte hartzeak.
      • Bozketen emaitzak.

2.4. Zer galarazten du Lehiakortasun Legeak? Orokorrean esan eta adibide batzuk jarri.

Legeak enpresei abusuak egitea eragozten die. Zigortzen du
  • Lehiakortasuna galaraztea.
  • Lehiakortasuna murriztea.
  • Lehiakortasuna faltsutzea.
Adibideak
  • Prezioa eskaintza eta eskaeraren legetik kanpo jartzea.
  • Merkatu edo aprobetxamendu iturrien banaketa, sektorea menperatu nahian.

2.5. Lehiakortasun Legeak Lehia desleiala bezala hartzen dituen jarrerak

  • Produktu propioei buruzko egiak faltsutzea edo ez aipatzea.
  • Lehiakideen produktuak gutxiesten dituzten ekintzak egitea…

2.6. Zein da Publizitatearen Lege Orokorraren helburua? Zer debekatzen du?

  • Publizitatea marko leialean egitea, hirugarrengoei kalterik egin gabe. 
  • Beraz, legeak hau debekatzen du: publizitate engainagarria, publizitate desleiala eta publizitate subliminala. 

2.7. Industria jabetza eta kontsumitzaileen defentsa

Industria jabegoan 2 modalitate daude:
  • Asmakizunak.
  • Zeinu dispositiboak: merkataritza-izena, markak eta dendaren errotuluak. Aldez aurretik, jada patentatuak dauden asmakizun eta berrikuntzak aldi batez eta era esklusiboan industrialki erabiltzea ahalbidetzen du. Eskubide hau asmatzailearena da eta, nahi izanez gero, saldu, eman edo utzi egin dezake.
Patente guztiak Industria Jabetzaren Erregistroan argitaratzen dira.
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legeak kontsumitzailea babesten du eta kontsumo arauak betetzen ez dituztenei zigor administratiboak ezartzen dizkie.

2.8. Merkataritza Erregistroaren helburuak

Helburu nagusia: bertan izena eman duten enpresaburuen egoera juridikoaren argitalpen ofiziala izatea.
  • Enpresa sortzen denean, legeak markatu dituen ekintza eta kontratuak inskribatzea.
  • Enpresa liburuak legeztatzea, dokumentuak gorde eta argitaratuz.
  • Enpresek izendatutako apoderatuak inskribatzea.

2.9. Zerga Lege Orokorra

Zerga desberdinen eta zerga-arauen garapenerako marko legala ezartzen du; zerga-kontzeptu nagusienak definitzen ditu; erakundeen egitura eta funtzionamenduak ezartzen ditu eta zergen kudeaketarako prozedura finkatzen du.

2.10. Estatuaren Aurrekontu Orokorrak

Urte horretako gobernuak aurreikusten dituen gastu eta diru-sarreren zerrenda.

2.11. Zerga Zuzenbidea

Estatuak gastu publikoak ordaintzeko behar dituen diru-sarrerak lortzeko sortu zen.

2.12. Tributuak: Definizioa, helburua eta sailkapena

  • Definizioa: Estatuko aurrekontuetako diru-sarrera mota garrantzitsuenak dira. Nahitaezkoak dira.
  • Helburua: Gastua finantzatzeko beharrezkoak diren onurak lortzea edo herrialdearen ekonomia-jarduera kontrolatzea (politika makroekonomikoak).
  • Sailkapena
    • Tasak
    • Kontribuzioak
    • Zergak

2.13. Tasak: Definizioa eta adibideak

  • Definizioa: Tributu mota bat da. Zerbitzu publiko batengatik edo erabiltzaileari onura zuzenak ekartzen dizkion jarduera bat egiteagatik erakunde publiko bati egindako diru-maileguak dira.
  • Adibideak
    • Erakusketa publiko baten sarrera
    • Unibertsitate publikoko matrikula…

2.14. Kontribuzioak: Definizioa eta adibideak

Definizioa: Tributu mota bat da. Partikular baten bidez erakunde publiko batek bere kontuan hartzen dituen zergak. Lortzen den onura ez da partikular horrentzako bakarrik, kolektibitaterako baizik.
Adibideak

  • Kaleetako argia
  • Hiri hobekuntzak…

2.15. Zergak: Zer dira eta adibideak

  • Definizioa: Tributu mota bat da. Erakunde publikoek eskatutako ordainketak dira. Zergadunarentzat ez du kontraprestazio zuzenik suposatzen.
  • Adibideak
    • Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga
    • Sozietateen Gaineko Zerga…

 2.16. Dibidenduak

Enpresak akziodunei banatuko dizkien onurak.

2.17. Zergapekoa

Zergak ordaindu behar dituen pertsona fisiko edo juridikoa da.

2.18. Subjektu pasiboa

Legearen arabera zerga ordainketak eta betebehar material eta formalak egin behar dituen pertsona fisiko edo juridikoa da. Zergapekoa.

2.19. Zerga baten zergapeko egitatea

Legeak aurreikusitako zirkunstantzien multzoa da.

2.20. Zerga oinarria

Tasa inposatzailea aplikatzen zaio kopuru honi: faktura baten totala, zergapekoaren errenta totala…

2.21. Likidazio oinarria

Likidazio oinarria = Zerga oinarria - Legeak esan duen kopurua

Legeak ez balu kopururik adieraziko, 

Likidazio oinarria = Zerga oinarria

2.22. Zerga kuota

Oinarriari tasa inposatzailea aplikatzearen ondorioa da eta ordaindu beharreko dirua da.

2.23. Zerga zorra

Azkeneko emaitza garbia, zerga kuotari hobariak kenduz edo errekarguak gehituz ateratzen den emaitza.

2.24. Zergak eta zerga motak

Zergaren funtzionamenduaren baitan
  • Zerga Progresiboak: Zerga oinarria handitzen denean, tasa inpositiboa handitu egiten da.
  • Zerga Erregresiboak: Zerga oinarria handitzen denean, tasa inpositiboa txikitu egiten da.
  • Zerga Proportzionalak: Zerga oinarria ez da kontuan hartzen. Ordaindu beharreko tasa inpositiboa ez da aldatzen eta, beraz, ordaindu beharreko kuota proportzionala da.
Zergapetzen duenaren baitan
    • Zerga Zuzenak: pertsonen edo enpresengan zuzeneko eragina dute.
    • Ondarearen Gaineko Zergak: Balore zehatz bat gainditzen duen ondarea duten pertsonek ordainduko dute.
    • PFEZ = Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga: Bere lan, kapital edo beste diru sarrera batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordainduko dute.
    • Sozietateen Gaineko Zerga: Merkataritza sozietateek lortzen dituzten onurengatik ordaintzen dute eta proportzionala izan ohi da.
    • JEZ = Jarduera Ekonomikoaren Gaineko Zerga: Enpresa jarduerak, jarduera profesionalak eta jarduera artistikoak dituzten pertsonek ordainduko dute.
  • Zeharkako Zergak: Produktu bat erosterakoan edo zerbitzu bat erabiltzerakoan ordaintzen diren zergak dira. Garrantzitsuenak hurrengoak dira:
    • Ondare Transmisioen Gaineko Zerga: Beste partikularrei ondareren bat erosten dizkieten pertsonek ordaintzen dute.
    • BEZ = Balio Erantsiaren Gaineko Zerga: Enpresa eta partikularren arteko ekonomia transakzio gehienetan ordaintzen da. Balio horren portzentaia bat izan ohi da.
    • Zerga Bereziak: Kontsumo espezifikoen gaineko zergak dira eta fabrikazioei eta inportazioei ezartzen diete zergak (lurralde baten ondasun konkretu bat sartzea, ibilgailuen matrikulazioa…). Garrantzitsuenak:
      • Alkoholari edo edanari aplikatzen zaizkionak
      • Hidrokarburuei buruzko zergak
      • Tabako lanei aplikatutakoak
      • Elektrizitateari buruzkoak

2.25. Tasa inposatzailea, Tasa inpositiboa edo Grabamen Tasa

Likidazio oinarriari aplikatzen zaion portzentaia da.
  • Zerga proportzionaletan tasa inposatzailea bakarra eta ktea da, zerga oinarriaren eraginik gabe. Adibidea: BEZa.
  • Zerga progresiboa bada, zerga oinarria handitzen den heinean oinarriari aplikatutako tasa handitu egiten da.
  • Zerga erregresiboa bada, zerga oinarria handitzen den heinean oinarriari aplikatutako tasa txikitu egiten da.

2.26. PFEZ: Izena, Definizioa, Banaketa

  • Izena: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. 110 eredua bete behar da.
  • Definizioa: Izaera pertsonala, zuzena eta progresiboa du. Bere helburua ekoizpen faktoreen (lurra, lana, kapitala) errendimenduan osotasuna zergapetzea da.
  • Banaketa: Bost zatitan banatzen da:
    • Besteren konturako lanaren errendimendua. Zergapekoak errenta aitorpena egiterakoan atal horretan bere jarduerarengatik lortutako onurak aipatu beharko ditu.
    • Kapital higiezinaren errendimendua (etxebizitzak).
    • Kapital higigarriaren errendimendua: banku interesak, akzioen dibidenduak…
    • Norberaren konturako jarduera ekonomikoen errendimendua.
    •  Ondare onura eta galerak.

2.27. SZ: Izena, Definizioa, Zergapeko egitatea, Zerga oinarria, Tasa inpositiboa edo Grabamen Tasa, Epeak

  • Izena: Sozietateen gaineko Zerga. 202. eredua bete behar da.
  • Definizioa: Izaera zuzen eta pertsonala duen zerga.
  • Zergapeko egitatea: Subjektu pasiboak lortutako onurak.
  • Zerga oinarria: Epe fiskalean lortutako errenta. Zerga oinarria = errendimendu guztiak eta gehikuntzak eta murrizketak.
    • Errendimenduak = Diru sarrerak – Gastuak
  • Tasa inposatzailea edo Grabamen Tasa
    • orokorrean %35a.
    • 90.151,82€ baino gehiago irabazitakoan, 1996. urteaz gero, ETEek 90.151,82€ arte zerga oinarriaren %30a eta diferentziagatik %35a. Ateratzen dena da zerga kuota.
  • Epeak
    • Gehienetan urte naturala, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte, baina ez derrigorrez: ikastetxe batentzat egokiago izan daiteke irailaren 1etik abuztuaren 31ra arte.
    • SZ ordaindu behar duten enpresek hilero alta jakinarazpen bat aurkeztu behar dute Zerga Agentzian.
    • Subjektu pasiboek era periodikoan emaitza ekonomikoen aitorpen bat egin behar dute.

2.28. JEZ: Izena, Biltzaileak, Zer da? Likidatu beharreko kopurua, Norentzat

  • Izena: Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga
  • Biltzailea: Udala. Gainontzeko zergak Ogasun Ministerioak biltzen ditu.
  • Zer da? Zerga zuzena da, bere helburua lurralde nazionalean enpresa jarduera, jarduera artistikoa edo profesionala egitea da
  • Likidatu beharreko kopurua
    • Udalak markatutako gutxieneko kuota batzuen gainean tarifa batzuk aplikatzen zaizkio. Kuotak zenbait faktoreren arabera ezartzen dira: potentzia elektrikoa, langile kopurua edo lokalaren azalera.
    • Emaitza honi koefiziente batzuk (udalerrien biztanle kopuruaren arabera) eta indize batzuk aplikatzen zaizkio (zonaren arabera) eta bi eranskin hauek kuota handitzea dakar.
  • Norentzat
    •  2002. urtera arte beharrezkoa zen enpresak zerga hau ordaintza bere jarduera hasi ahal izateko. Ondoren lege berri bat: bakarrik milioi bat baino gehiago fakturatzen dutenak ordaindu behar dute
    • Ordaindu behar dutenak, lehen baino gehiago ordaindu behar dute
    • Enplegua eta energia berritzaileak erabiltzen dituztenak %50eko hobariak aplikatzeko aukera izango dute
    • Urtebeteko bizia duten enpresek ez dute ordaindu beharrik eta hurrengo 5 urteetan %50a bakarrik ordainduko dute.

2.29. BEZ: Izena, Balio erantsia, Zer da, Salbuespenak, Subjektu pasiboa eta Zergapekoa, Tasa inposatzaileak, Ajusteak, Adibideak, Enpresak eraman beharreko liburuak, Enpresaburuaren beste obligazio batzuk

  • Izena: Balio Erantsiaren gaineko Zerga. 390. eredua bete behar da.
  • Balio Erantsia: Ekoiztutako onuren eta ekoiztu ahal izateko erabilitako lehengaien kostuen arteko diferentzia da.
  • Zer da?
    • Zerga hau azken balioaren gainean, Balio Erantsia barne, aplikatzen da:
    • Zeharkako zerga da.
    • Kontsumoaren gainean du eragina.
    • Hurrengo operazioei jartzen zaie zerga:
    • Enpresaburuek edo profesionalek egindako ondasunen entregak edo zerbitzu emateak.
    • Ondasunen erosketa komuna.
    • Enpresaburuek edo profesionalek egindako ondasunen inportazioak.
  • Salbuespenak: hezkuntza, osasuna, seguruen kontratazioa…
  • Subjektu pasiboa eta Zergapekoa
    • Enpresaburuek eta profesionalek jasaten dute ondasun eta zerbitzuak ordaintzen dituztenean, baina jasanarazi egiten dute produktuak kobratzen dituztenean edo bere zerbitzuak eskaintzen dituztenean. Hornitzaileen eta bezeroen artean daude.
    • Beraz, zerga hau benetan jasaten duena azken bezeroa da, ezin baitu bere gastuetatik kendu.
    • Beraz, zergaren subjektu pasiboa enpresek edo profesionalek osatzen dute, izan ere, hauek sartzen diote Ogasunari bildu duten dirua eta zergapekoa kontsumitzailea da, berak jasaten baitu zerga, ezin baitu zerga kendu.
  • Tasa Inposatzaileak
    • Tasa oso murriztua →%4: Premiazko artikuluei aplikatzen zaie (barazkiak, esnea, ogia, fruta…).
    • Tasa murriztua →%7: Besteak beste, elikagaiei orokorrean, garraioa eta etxebizitzari.
    • Tasa orokorra →%16: Gainontzeko ondasun eta zerbitzuei.
  • Ajusteak: Normalean, BEZ jasangarria jasandakoa baino altuagoa izaten da. Urte naturala amaitzerakoan enpresaren aldeko saldoren bat gelditzen bada, 390 ereduarekin batera errekamatu ahal izango da. Dokumentu ofizial honetan urte osoko operazioen laburpena jasotzen da.
  • Adibideak
  • Enpresak eraman beharreko liburuak
    • Emititutako fakturen erregistro liburua.
    • Jasotako fakturen erregistro liburua.
    • Inbertsio ondasunen erregistro liburua.
  • Horretaz gain enpresaburuaren obligazioak
    • Ondasun eta zerbitzu guztien fakturak egitea.
    • Emititutako eta jasotako faktura guztien zerrenda zehaztua aurkeztea.
    • Urteko 3 lehenengo hiruhilekoetan deklarazioa egitea 300 eredu ofizialaren bidez.
    • Urte guztiko operazioen laburpena aurkeztea 390. ereduarekin batera

2.30. Alcayaga enpresak hurrengo diru sarrera eta gastuak izan ditu ekitaldi ekonomiko batean...

2.31. ETE baten zerga oinarria 432.000 €-koa da. Aurkitu ezazu amaierako emaitza garbia.

  • 432.000 € da zerga oinarria eta Sozietateen Gaineko Zergak dio 90.151,82 € arte %30 ordainduko duela eta, hortik aurrera %35. Beraz,
    • 432.000 – 90.151,82 = 341 848,18 €
    • 90.151,82 · 0,30 = 27.045,55 €
    • 341.848,18 = 119.646,86 €
    • 27.045,55 + 119.646,86 = 146.692,41 €
    • 432.000 – 146.692,41 = 285.307,7 € da amaierako emaitza garbia

2.32. Agirre&Azurmendi S.A. enpresak 1.000 € balio duen egurra erosi du...


2.33. Aurreko ariketako enpresak...


Comments