1.1.5 Korrika 2019

Bukatu da jada Korrikaren 21.edizioa!!

Apirilaren 4-ean Gares-en hasi eta Apirilak 14-an Gasteizen bukatu arte,beste behin ere, tipi-tapa, tipi-tapa, Korrikak Euskal Herria zeharkatu zuen. Edizio honetan jarraitutako ibilbide osoa, HEMEN ikusi daiteke.

Motorrak berotzeko, Fadura Ikastetxean ondorengo bideoKLIKA grabatu genuen. Bakoitzak ahal izan zuena eskainiz, norberaren onena emanez! Fadura kolorez, umorez eta bizitazunez jantzi genuen, gure hizkuntzari oxigenoa emanez!! FADURA ERE EUSKARAREN ALDE!!

Ikusi nahi? Egin klik!

Fadura Ikastetxea - Korrika 2019 bideoKLIKA + Making off


Bideoa, Youtube-ko 'FaduraInstitutua' kanalean ere ikusgai duzue.

Getxo-tik Apirilaren 10-ean pasatu zen Korrika; egun borobila izan zen hau benetan.

Goizetik hasita, Korrika Txikia ospatu genuen inguruko ikastetxeekin batera. Lekukoaren eramaile, Erizaintzako bi ikasle izan ziren eta ondoren, jaia Telletxe-ko plazan bukatu genuen, Haur Hezkuntzako ikasleen koreografia eta guzti!

Egin klik ondorengo argazkian irudi guztiak ikusi ahal izateko:⠀



Ikusitako bideoa, Youtube-ko 'FaduraInstitutua' kanalean aurkitu dezakezue.

Eta gauean iritsi zen Korrika ofiziala! Han izan giñen, 21:39 inguruan, Fadura Ikastetxeko ikasle eta irakasleak #korrika21-eko 1536.Kilometroa egiteko prest. Lekukoaren eramaile izan ziren neska-mutilak, Kiroletako eta Haur Hezkuntzako ikasleak ziren hurrenez hurren.

Egin klik hurrengo argazkian bideoa ikusi ahal izateko:⠀

https://youtu.be/5yAvsEHl4cw

Bideo hau ere, Youtube-ko 'FaduraInstitutua' kanalean ere ikusgai duzue.

Apirilaren 14-ean Gasteizen bukatu zen Korrika 2019 jai handi batekin. Ikusten duzuen bezala, Fadura Ikastetxean tope gozatu genuen Korrikarekin! 22.edizioaren zain gauden bitartean, jarrai dezagun egiten KLIKA Korrika!!!

Comments