Bila nabil...‎ > ‎

LOIS-i buruz

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketa sistema oso bat arautzen du, hainbat prestakuntza-modalitateen bitartez gizarteko eta ekonomiako eskakizunei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzuteko.

Testuinguru honetan Lanbiderako orientazioak eta informazioak berebiziko garrantzia hartzen du eta Lanbide Heziketaren sistema osoa garatzeko oinarrizko ardatza bihurtzen da. Hau da SIOP-LOIS-aren (Servicio de Información y Orientacion Profesional-Lanbide Orientazio eta Enplegurako Zerbitzua) jatorria eta justifikazioa, ARCE programaren barruan MEC-ek finantzatutako egitasmoa. Bere egiteko garrantzitsuena zentroko ikasle, familia, langile zein langabe eta oro har gizarteari zerbitzu hori ematea da. 

SIOP-LOIS egitasmo honen barnean, EASO Politeknikoak orientazio-tresna hau eskaintzen dizu; sarbidea Lanbide Orientazioaren esteka erabiliz egin dezakezu edo bestela web orri honetatik bertatik.

 Tresna hau gure ustez ezinbestekoak diren hainbat orientazio, enplegu eta prestakuntzarako webguneen bilduma da, web orri eraginkorrak, fidagarriak eta egiaztatuak, etengabe berritzeko eta eguneratzeko prozedurekin, erabiltzaile anitzek era autonomoan edo zentroko SIOP-eko kideen laguntzarekin erabili dezaten.