Txangoak‎ > ‎Riañoko Itzulia‎ > ‎

RI02-Pandetrave-Posadas de Valdeon

Asteartea, abuztuak 20… Pandetrave mendatetik-Torre de Salinas mendia-Posadas de Valdeonen bukatuz.  Gosaldu ondoren, autobusez Pandetrave mendatera igo, Boca de Huergano, Barniedo de la Reina eta Portilla de la Reina pasatu eta Posada de Valdeon tartean dagoen mendatera iritsi gara. Gaur lanbro-eguraldia izan dugu eta goietan lainoa. Ibilbidearen hasieran pista batean zehar, Altos de Valdeon parajea zeharkatu eta El Bañe errekan gorantz, gora eta gora egin dugu. Momentu batetik aurrera, asko gogortu da ibilbidea eta talde nagusiak itzultzeko erabakia hartu du 2000 m Inguruan.

        Taldetik zortzi bat lagunek gora jarraitzea erabaki dugu eta baita frogatu ere exijentzia handiko mendia dela. Torre de Salinas tontorrera iritsi ondoren (2.447 m) argazki batzuk atera eta beherako bidea hartu dugu. Jaisterakoan beste bide batetik joan gara, El Bañe errekako bidegurutzera arte.Hortik aurrera ordu pare bateko zeharkaldia egin dugu, Posadas de Valdeon herrira iritsi gara arratsaldeko hirurak aldera. Hemen ditugu gure lagunak janaria prest dutela eta eguraldi ederraz gozatuz bazkaldu dugu.

Mapa

Google Maps


Profila


Riañoko ikuspegia


Belluko erreka pasata


Lainopean gailurrera bidean


Torre Salinasko gailurrean


Los Cormijales inguruan


Taldea Posadas de Valdeonen


Estekak





Comments