Txangoak‎ > ‎Riañoko Itzulia‎ > ‎

RI01-Liegos-Yordas-Liegos

RI01-Liegos-Yordas tontorra-Liegos

Lehenengo irteera, abuztuaren 19an, astelehena, egin da Liegos-Yordas tontorra–Liegos. Gosaldu ondoren 8:30ean autobusa hartu eta Liegos herrira joan gara, urtegiaren IM-an dagoen herrixkara, Buron pasa ondoren. Hasieran pista bat zeharkatuz Baguyosoko lepora arte igo gara, gero pagadi bat zeharkatu ondoren zuhaitzik gabeko lekura igo gara, Yordas tontorrera iritsi arte (1.964 m). Goian lainoa izan dugu eta jaisterakoan zerua garbitu egin du. Ibilbide zirkularra egin ondoren (Yordasko saroitik zehar) goizean pasatu dugun pistarekin bat egiten dugu, eta bertatik herrira iritsi gara 15:00ak aldera. Han dauzkagu itxaroten bazkaria prest dutela,autobus-gidaria eta behean gelditu diren beste batzuk. Giro ezin hobean bukatutzat eman dugu irteera hau. Gaurko hau ibilbide eramangarria izanda.


Mapa

Google Maps


Profila


Liegostik abiatuta


Belluko erreka pasata


Bayuseko lepoa pasata


Riañoko ikuspegi dotorea


Taldea Yordasko gailurrean


Vega de Villacienzo inguruetan


Estekak





Comments