Txangoak‎ > ‎Izaba 2019‎ > ‎

02-Izaba-Zuriza

02. IZABA – EZKAURRETXIKIA – ZURIZA

Hasieran eguraldi hodeitsuarekin, ordurik gehienetan eguzki ederrarekin eta amaiera aldera lainoekin eta trumoi-hotsak entzunez, 34 ibiltarik (12 emakume eta 22 gizon) Izabako egonaldiko bigarren zeharkaldia egin zuten Izabatik Zurizako kanpinera, 2019ko irailaren 18an, asteazkena. Izabako herritik irten ostean, Belabarzetik eta Bainesko iturriaren ingurutik igaro, Ezkaurretxiki mendira igo, Belabarzeko basora jaitsi eta Huescako Zurizan bukatu zuten ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Izaba (790 m), Belabarze (1.030 m; 4,5 km; 1:10 h), Bainesko iturriaren inguruan (1.365 m; 7,4 km; 2:15 h), Ezkaurretxiki mendia (1.758 m; 9,3 km; 4:05 h), Ezpainpea 3 tumulua (1.700 m; 12,8 km; 5:20 h), Ezkaurreko igarobideko tumulua (1.698 m; 13,2 km; 5:40 h), Belabarzeko basoa (1.490 m; 15,2 km; 6:30 h), Zurizako kanpina (1.215 m; 19,5 km; 7:43 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 1.356 m; jaitsieratan: 938 m.


Mapa

 

Google Maps




Profila




Izabatik abiatzeko prest




Ezkaurretxikia Belabarzerako bidetik




Belabarzeko ur-jauzia




Talde txikia Belabarzeko ur-jauzian




Talde nagusia maldan gora




Tontorrera iristen




Talde nagusia Ezkaurretxi mendiaren gailurrean




Beherako bidean




Talde txikia Zuriza inguruan




Talde osoa Zurizan




Estekak




Comments