UZB12.-Murillo del río Leza-Sartaguda

UZB 12 - MURILLO DEL RIO LEZA – SARTAGUDA,  2020-02-27a, osteguna

Kronika Teknikoa

Gaurkoan, Murillo del rio Lezan hasi (LR-259 errepidea, 10,85. km-a, Errioxa) eta Sartagudan (LR-123 errepidea, 65,80. km-a, Nafarroa) bukatu dugu ibilbidea. Goizean eguraldi onarekin irten gara 14 emakume eta 45 gizon. Hasieran gari-soroz inguratutako pistetan zehar, gero berriz, mahasti gazte eta olibondoz hornitutako parajeetan. Tartean, Ausejo herria zeharkatu albo batetik eta Sartagudara iritsi gara. Arratsaldean eguraldiak okertzera egin du eta euria izan dugu etxerako bidean.

Ibilbidea eta denborak :

LR-257 errepidea, 10,85. km-a (521 m), Juberatik Agonzillorako bidea (522 m; 0,7 km; 0:08 h), Valderresako sakana (490 m; 3 km; 0:48 h), Barbaresko eskortak (476 m; 6 km; 1:33 h), LR-347 errepidea (430 m; 9,4 km; 2:10 h), N-232 errepidea (445 m; 12,2 km; 3:00 h), Ausejoko herria (495 m; 14,5 km; 3:30 h),  Los Cofradesko sakana (430 m; 18 km; 4:20 h), LR-123 errepidea, 65. km-a (356 m; 22,3 km; 5:10 h), LR-123 errepidea, 68. km-a  (349 m; 23,9 km; 5:15 h)

Desnibel metatua: igoeratan 280 m; jaitsieratan 450 m.

 

Mapa

UZB10.-Murillo de Leza-Sartaguda


Profila


Murillo del río Lezatik abiatuta bidean 59 ibiltari.


Barbaresko eskorta inguruan


Arbendolondo artean zehar


Ausejoko herria


Ausejoko herria igaro ondoren



Mahastiz inguratuta

Sartagudako Memoriaren Parkean



Mendizale-taldea Sartagudako Memoriaren Parkean



Estekak

Argazkiak

Webguneko Argazkiak

Kronika

Tracka


Comments