EZH12.Sta Grazi-Belagoa

12. SANTA GRAZI - BELAGUA

Ibil-giro onarekin, irailaren 22an, asteazkena, 30 ibiltarik, Santa Grazi eta Belagua lotzen dituen haitzartean eta “Enaren bidean” zehar ibili ziren. Honenbestez, Ipar Euskal Herriko lurraldeak atzean utzi eta Nafarroan sartu ziren.

Ibilbidea eta denborak:

Santa Grazi (630 m); Ehujarreko haitzartean gorantz; Molerse kobazuloa (1:40); Erraitzeko ordokia (1.410 m; 7,5 km; 2:05); Lakurako gailurra ( 1.875 m; 11,8 km; 3:25); Lakurako geodesikoa (1.845 m; 3:45); Kortaplanako gailurra (1.775 m; 13,4 km; 4:00); Arrakogoiti edo Urdaiteko lepoa (1.415 m; 15,3 km; 4:35); Joan Pitoren Benta (1.140 m; 17,3 km; 5:05); Arrakoko benta eta baselizaren albotik, Belagua haraneko NA-137 errepidera (950 m; 19 km; 5:30).

Gorabehera metatuak: igoeratan: ~1.350 m; jaitsieratan: ~1.060 m.

Comments